Forondatik indar berrituta

Alderdi Eguna 2012 from Iñigo Urkullu on Vimeo.

Alderdi egun guztiak dira bereziak. Herri honen aldeko grina eta lan egiteko gogoa partekatzen ditugun milaka alderdikide elkartzen gara urtero eta ezohiko energia sortzen da Forondako belardietan. Baina joan den igandekoa, beharbada, are bereziagoa izan da, ilusioa eta indarra berreskuratu ditugun seinale bihurtu baita. Horrelako topaketetan denetarik hitz egiten dugu; dagoenaz, ez dagoenaz, nola doakio honi, beste honi, zer moduz daramatzazu zuk dena… bizitza, azken finean. Baina solasaldi gehienetan, noski, datozen hauteskundeak izan ziren hizpide.

Denok dakigu urriaren 21ekoa oso hitzordu inportantea izango dela, bizi dugun uneagatik, arlo politikoan zein ekonomikoan. Inkesta guztiek EAJ-PNV  ematen dute garaile, baina ezin dugu inolaz ere erlaxatu eta lasaikerian erori. Ezker abertzaleak Aralar eta Eusko Alkartasunaren ahultasuna aprobetxatu ditu alderdi horien sektore handi bat fagozitatze prozesuan jartzeko, eta seguru sostengu aipagarria lortuko duela. Beraz, lanean jarraitzeko garaia da, beti defenditu ditugun euskarriekin: krisialdiari aurre egiteko ekimenak eta proposamenak, eta euskaldunon erabakitzeko eskubidea, Europan euskal estatuari atea irekitzeko.

Guzti hori, gainera, garai berriaren testuinguruan kokatu behar da: mehatxu, irain eta bestelakoen garaia iragana baita. Gu ez gara ezker abertzalearen probokazioetan eroriko. Argi daukagu zein den gure bidea, eta argi daukagu bi de horrek bihurtu gaituela euskal politikan erreferente. Beraz, aurrera. Ostegun honetan kartelak jarriko ditugu Zarautzen, hauteskunde kanpainari hasiera emanez. Indar berrituekin, gure programa aurkeztuko dugu kalez kale, auzoz auzo, herriz herri, Urkulluk Lehendakaritzak lor dezan. Hori da gure aukera, kudeaketarena, sen onarena, zintzotasunarena. Herriz herri,  Herria eraikiz, Euskadi aurrera!

 

Interesgarriak:

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *