Kontziliazioa eta berdintasuna Aldundian

blog-destacada

Joan den astean, Berdintasuna eta Kontziliazioari buruzko Kongresua antolatu genuen Gipuzkoako Foru Aldunditik Kursaalen. Arlo honetan dauden herrialde, enpresa eta erakundeen esperientzia eta proiektuak ezagutzeaz bat, Gipuzkoaren diagnostikoa egitea zen helburua. Baita Aldundiarena ere, berdintasunean aurrera egin nahi baldin badugu, geuri ere eredu izatea baitagokigu.

Funtzio Publikoko arduradun gisa, etxe barruko egoera azaltzea tokatu zitzaidan Kongresuan. Agerraldirako jaso nituen datuak zuekin partekatzea erabaki dut, oso argigarriak direlakoan. Hemen dituzue:

Kontziliazioa: zeintzuk dira Aldundiaren datu nagusiak?

. Langileen kopururuan, gizon eta emakumeen kopurua oso parekatuta dago. Emakume gehiago: 958 emakume eta 898 gizon. Guztira 1.856 langile.

Jarraitu irakurtzen

Zubi lanak

Zarautz. Desertu txikia. Itsas pasealekua.
Zarautz. Desertu txikia. Itsas pasealekua.

Asteburu honetan, Donostiak Maria Cristina zubian eman dio hasiera Europako Hiri Kulturalari. Azken hamarkadan euskaldunok iraganean izan ditugun liskarrak eta ezin ikusiak  ahaztu nahian gabiltza, eta, kultura lagun, etorkizuneko elkarbizitzaren  zubi berria erakitzea erabaki dugu urte berriko lehen egun hauetan.

Jarraitu irakurtzen

Zuek, etxerako

Zuek etxerakoona

Nire agendan eguneko ekintzak eta egin beharrekoak ondo ditut zehaztuta; norekin elkartuko naizen, zein lekutan, zein dokumentu eduki behar dudan landuta eta, batzuetan, zer irakurri behar dudan ere bai, ezer oker atera ez dadin. Ekitaldi guztiak dira inportanteak, baina horien artean badaude, garrantzi handia edukitzeaz gain, oso bereziak edo ezohikoak direnak. Atzo Azpeitian eduki nuena, esaterako.

Herri horretan, Eroski eta Gureak, bat eginda, supermerkatu berri bat ireki dute. Beste edozein lekutan eros daitezkeen produktuak aurki ditzakegu, baina harrera eta giza harremanak desberdinak dira. Denda berri honetan lan egiten duten guztiak aniztasun funtzionala duten pertsonak dira. Dagoeneko, 2015. Urtean, ez luke  berri aipagarria izan beharko pertsona hauek lanean, dantzan edo kirola egiten ikusteak, baina oraindik albistea da eta, beraz, gizarteratzeko lan handia dagoela adierazten digu.

Nire agendan ekitaldi berezia zen, gorriz neukana margotua. Hala izan zen. Ilusio eta gogoa izan ziren nagusi. Goi mailako bi enpresa gipuzkoar, indarrak batuta, bere onena emateko prest agertu dira zerbitzu berritzaile bat abian jarriz gure Lurraldean integrazio sozial eta profesionala bultzatzeko. Ekonomia sozialaren eta berrikuntzaren adibide bikaina.

Gureakeko langileak ere bere onena emateko prest agertu dira. Alai eta arduratsu. Gureak eta Eroski Gipuzkoan ditugun bi altxor dira, eta gaurtik aurrera lan egitera doazen langile berriak, daukagun onena. Horregatik, atzo hala esan nien: zorte on eta zuek, etxerako.

Jarraitu irakurtzen