Iparraldeko Elkargo berriaren inguruko iritzi artikulua idatzi dut Noticias de Gipuzkoa egunkarian. Euskarazko bertsioa hemen:
“Joan den urtarrilaren lehenetik aurrera, entitate politiko berean ordezkatuta daude Iparraldeko hiru lurraldeetako 158 udalerriak; erakunde propio bat izango dute, eskumen garrantzitsuak izango dituena, besteak beste arlo ekonomikoan eta hizkuntza politikan. Ipar Euskal Herria, beraz, kontzeptu historiko-kultural hutsa izatetik estatus berri batekin aitortua izatera pasatuko da. Zalantzarik gabe, garrantzi handiko aldaketa dugu, Euskal Hirigune Elkargoaren presidente Jean René Etchegaray hautatzeko ekitaldian nabari ziren ilusioak eta itxaropenak erakutsi bezala. Iparraldea izango da, hain zuzen ere, Akitania Berria eskualdeko bigarren aglomeraziorik garrantzitsuena, 300.000 biztanlerekin eta 200 milioi euroko aurrekontuarekin.