Xabier Iturbe de KUTXABANK y Eneko Goia de EAJ-PNV analizan la situación económica actual. KOLDO MITXELENA. Organizado por Gogaide. 2012-02-01
Gabon koplak
Oraindik oso gogoan ditut gure osaba Jabierrek kantatzen zituen gabon koplak gure amaren basarrian. Goierri aldean, basarriz basarri ibiltzen ondorengo kopla hauek kantatzen.
Zorionak guztioi bihotz bihotzez,
1. Joles ta joles etxekotxuak
nik jotzen ditut atiak.
2. Nik jotzen ditut atiak eta
erantzun ongi jendiak.
Jakes , pausoz pauso
Jakes , pausoz pauso
Joseba Egibar
Eibar. 2011-11-15. Madrilgo kongresurako hauteskundeak. Elecciones al Congreso de los Diputados.
Irita Zarautz EAJ-PNV
Iritaren inguruan hartutako inbertsio konpromisoak betetzeko eskatu dio Zarauzko EAJk Patxi Lopez buru duen Eusko Jaurlaritzari eta Foru Aldundiari, proiektu estrategikoa delakoan.
Legealdiaren lehen 100 egunak – EAJ Zarautz
Zarauzko EAJk agerraldia egin du Bilduk gobernuan emandako lehen 100 egunen balorazioa egiteko.
ORAINA GEUREA DA
Urte asko behar izan dira, baina azkenean argitu du egunak gure herrian. Eguzki betea dugu zeruan, eta luzaroan espero dugun albistea hango eta hemengo egunkari, irrati eta telebistetan. Pozik egoteko eguna da gaurkoa. Esnatu gara, eta gure buruari esan diogu aurrerantzean ez dugula ETAren indarkeriarik izango. Ez dugula izango ez bonba-autorik, ez tirorik, ez mehatxurik, ez xantaiarik, ez estortsiorik. Zama itzela kendu du Euskadik gainetik.
Gure lehen pentsamendua ETAren jardun krudela zuzenean pairatu behar izan dutenentzat doa. Biktimentzat. Horietako asko ez dira itzuliko. Beste batzuk bizitza osorako markatuta gelditu dira. Nahiko genuke sortutako minak atzera buelta edukitzea, baina ez dauka. Nahiko genuke ere atzoko albistea lehenago, askoz ere lehenago iritsi izan balitz, baina galdutako denborak ere ez dira itzuliko.
Iraganak ihes egin du eta datorrena ez dago, baina oraina geurea da. Hala dio esamolde batek. Gertatu dena ahaztu gabe, bide luzea dugu aurretik. Zauri guztiak ixtea, berradiskidetzea eta benetako bake giroa finkatzea ez da berehalako kontua izango, egunero eraiki beharrekoa baizik, denon artean. Itxaropenaren ateak zabal-zabalik dauzkagu. Geure esku dago. Akordioa, elkarrizketa, elkar-ulermena… horiek izango dira aurrerantzean gure ardatzak.
Indarkeriaren agurra euskal gizartearen garaipena da. Izan ere, euskal herritarren gehiengoa da, bere borondate irmoarekin, ETAri biolentziak etorkizunik ez duela, eta ezker abertzaleari bide baketsuen alde egin behar duela azaldu diona. Euskal herritarren nahia, askatasun eta bake irrika nagusitu da. Baina ezin ahaztu ere atzoko albistea posible egin dutenen ekarpena. Alde batean zein bestean, bakearen alde jardun duten eragileak, isilean, fedea galdu gabe, askotan bere posizioak arriskuan jarriz. Arriskatu gabe ez baitago lorpenik.
Euzko Buru Batzarreko lehendakari Iñigo Urkulluri maileguan hartuko diot atzoko bere formulazioa, bete-betean asmatu baitzuen: Orain hasiko da Askatasuna ta Euskadiren aldia. Lortu dugu!
Bularreko Minbiziaren Eguna
Kutxa Bank jaio da
Kutxako ez ohiko batzarra. Donostia. 2011-09-23. Iturbe jaunak bozkaketaren emaitzen berri ematen. Asamblea extraordinaria de Kutxa.El presidente Iturbe da a conocer los resultados de la votación. Ahora la izquierda abertzale y el PSE-EE también lo celebran. Ke jeta !!!!. Zorionak !!!!.EAJ-PNV lortu du azkenean proiektu hau ere errealitate bihurtzea. Una apuesta más de EAJ-PNV que finalmente ha logrado la fusión de las cajas vascas.
Gipuzkoako zabortegiak itxi
Beasain, Azpeitia eta Zarauzko EAJ-PNVko bozeramaleok, eta Batzar Nagusietako kide den Arantza Tapiak, Bilduri gaur Foru Arauaren barruan hondakinen kudeaketaren inguruan hartutako konpromisoak betetzeko eskatu diogu, birziklapenerako, konpostajerako eta balioztatze energetikorako aurreikusitako azpiegiturei bide emanez, eta modu horretan Sasieta (Beasain), Lapatx (Azpeitia) eta Urtetako (Zarautz) zabortegiak adostutako epeetan ixtea bermatuz -2013, 2014 eta 2014, hurrenez hurren-. Helburu horrekin, bakoitzak bere udaletxean registratutako mozioa ere kaleratu dugu: Urtetako zabortegia-Mozioa-2011-09-28.
2007an gehiengoz lortutako akordioaren arabera, hiru udalerriok erantzukizunez eta elkartasunez jokatu behar izan genuen, gure herrietako zabortegietan urtero Donostialdea eta Txingudiri zegozkien 130.000 tona hondakin jaso behar izan baitdugu; 45.000 Sasietan, 35.000 Lapatxen, eta 25.000 Urtetan. Horrek ahalbidetu du egoera “jasanezinean” zegoen Donostia-Errenteriako San Marcos zabortegia ixtea. Hondakinen beste zati bat Bizkaiara eramaten da. Akordioak jasotzen zuenez, Donostialdean eraikiko zen balioztatze energetikorako gunea, hondakinen zikloari amaiera eman, eta Gipuzkoan zabalik dauden hiru zabortegiak ixteko.
Bilduren Foru Gobernuak erakutsitako “indefinizioa” dela-eta, zabortegiok beren bizitza erabilgarria luzatu behar izateko arriskua “benetakoa eta serioa” da. Tapiak gogorarazitakoaren arabera, “joan den asteazkenean Batzar Nagusietan egindako Osoko Bilkuran ebazpen proposamena aurkeztu genuen, Bilduri eskatuz arlo honetan orain arteko ekinbidea, gehiengoz onartutakoa, jarrai dezan. Orain arte esaten zuten beraiek iritsi aurretik hartutako erabakiak zirela, eta lehen alderdi guztiak ez zeudela ordezkatuta. Gaur egun guztiok dugu ordezkapena; aurretik adostu genuena berretsi dugu, eta ez dago hori ez betetzeko inolako aitzakiarik”. Ea zer gertatzen den asteazkenego udal batzarrean.