profila / perfil

1973an jaio nintzen. Zarauztarra eta euskalduna naiz. Politika Zientzia eta Soziologia ikasi nituen Deustun, eta Ikerketa Kooperatiboen eta Enpresen Kudeaketa eta Zuzendaritzaren MBA masterra daukat.

Urteetan zehar Ekonomia irakasle aritu naiz Bigarren Hezkuntzan, Donostiako Ekintza Ikastolan; azken urteetan batxilergoko arduradun gisa. Oroitzapen bikainak ditut aro hartaz. Ikaragarri ikasi nuen, eta epe ertainean ere ikasgeletan ikusten dut ostera neure burua. Duela zenbait urte eszedentzia eskatu nuen, orduan Markel Olanoren lantaldearekin bat egiteko. Aurreko legealdian Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramailea eta Gobernantzako eta Gizartearekiko Komunikazioko diputatua izan nintzen, eta egun Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko diputatua naiz. Erronka potoloa benetan.

Politikak muga asko dauzka eta zuzendu beharreko akats ugari ere bai. Hala ere, uste dut oso tresna egokia dela interes orokorra defendatu eta denontzat gizarte solidarioago eta aurreratuagoa lortzeko. Uste dut Euskadik, gure herriak, nortasun eta historia definituak dauzkala, eta oraindik ere baduela potentziala arlo sozial, ekonomiko eta kulturalean. Euskadi kapaza izan da historian zehar zailtasun asko gainditzeko. Gaur, beste erronka itzel bat dauka: COVID-19aren pandemiak eragindako krisialdiari aurre egitea. Gure ongizate eta babes sozialerako sistema mantentzeko gogotik lan egitea dagokigu, eta elkarbizitzan oinarritutako etorkizuna eraikitzea.

Balio handia ematen diot kontaktu pertsonalari eta entzun, hitz egin zein bestearen lekuan jartzeko gaitasunari. Irakasle garaitik atera dudan irakaspen nagusietako bat da. Politikagintzan ere errezeta hori erabiltzen saiatzen naiz egunerokoan. Familian asko babesten naiz. Maite nautenek esaten dutenez langilea, baikorra, zintzoa eta umoreduna naiz. Aurpegira hitz egitea gustatzen zait. Esan behar dut ere ipurtarin samarra eta urduria naizela. Ez dut batere gustuko “akomodatzea edo enkasillatzea”, eta beti nago proiektu eta erronka berrien atzetik.

Denbora librean, egunkariak irakurri eta birpasatzea gustatzen zait. Egunerokotasunaren berri izatea nire lanbidearen parte da, baina paradoxikoki, deskonektatzeko terapia gisa ere balio dit. Kirol zaletasun handirik ez dudan arren, mendiak erakartzen nauela esan dezaket; bereziki Hernio. Haize freskoa behar dudan bakoitzean hara igotzen naiz, ahal dudanean behintzat. Irakurtzen eta musika entzuten gozatu egiten dut. Asko gustatzen zait irratia, eta abesti bat aukeratu beharko banu, Sting-en edozeinek balioko luke. Uda da irakurtzeko gehien gustatzen zaidan urte sasoia, batez ere polizia nobelak edo genero beltzekoak. Eta nola ez, zinea. Ah! Argazkilaritza eta teknologia berriak ere atsegin ditut.

Laburbilduz, bizitza politika grinarekin zein egiazkotasunarekin bizitzen saiatzen naiz. Espero dut hitz hauek ni hobeto ezagutzen lagundu izana.

Nací en 1973. Soy zarauztarra y euskaldun. Estudié Ciencias Políticas y Sociología en Deusto, y soy Master en Estudios Cooperativos y Gestión y Dirección de Empresas MBA.

Durante años he sido profesor de economía en Secundaria en la Ikastola Ekintza de Donostia, los últimos años como responsable también de bachiller. Es una etapa que recuerdo con mucho cariño, de la que he aprendido mucho, y es en las aulas donde me veo a medio plazo. Hace unos años pedí una excedencia para incorporarme al gabinete del Diputado General de Gipuzkoa Markel Olano.  En la legislatura pasada fui portavoz y diputado de Gobernanza y Comunicación en la Diputación Foral de Gipuzkoa y actualmente soy diputado de Promoción Económica, Turismo y Medio Rural.

Aún con sus limitaciones y con sus defectos, que debemos mejorar, creo sinceramente en la política como medio de defender el interés general y conseguir una sociedad más justa, solidaria y avanzada para todosy todas. Creo en Euskadi, como pueblo con historia, identidad y personalidad definidas, y con un potencial en el plano económico, social y cultural sin explotar del todo todavía. Un pueblo que ha sabido superar muchas dificultades. Hoy tiene otro gran reto: hacer frente a la crisis provocada por la pandemia del COVID-19. Nos corresponde trabajar con ahínco para mantener nuestro sistema de bienestar y protección social, y construir un futuro basado en la convivencia.

Valoro el contacto humano y la capacidad para escuchar, dialogar y empatizar con los problemas. Es con lo que me quedo de mi etapa como profesor, e intento aplicar la misma receta en mi quehacer diario en el ámbito político. Me apoyo mucho en la familia. Los que me quieren dicen de mí que soy trabajador, optimista, sincero y con sentido del humor. He de añadir también que soy enormemente inquieto, culo de mal asiento como se dice. No me gusta encasillarme ni acomodarme y busco siempre nuevos proyectos y retos.

Me gusta leer, releer y repasar los periódicos en mi tiempo libre. Estar al corriente de la actualidad es parte de mi trabajo, pero paradójicamente me sirve también como terapia relajante. No soy especialmente deportista pero me atrae el monte, especialmente Hernio, donde subo cada vez que tengo tiempo y necesito aire fresco. La lectura y la música son otras aficiones de las que disfruto. Me gusta mucho escuchar la radio, pero si tengo que elegir una canción, cualquiera de Sting valdría. Novela polícial o de género negro es lo que elijo para verano, que es cuando más disfruto leyendo. Ah! También soy muy aficionado a la fotografía y a las nuevas tecnologías..

En definitiva, intento vivir tanto la vida como la política con intensidad y autenticidad. Espero que estas palabras os hayan ayudado a conocerme un poquito mejor.

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *