Oraindik oso gogoan ditut gure osaba Jabierrek kantatzen zituen gabon koplak gure amaren basarrian. Goierri aldean, basarriz basarri ibiltzen ondorengo kopla hauek kantatzen.
Zorionak guztioi bihotz bihotzez,
1. Joles ta joles etxekotxuak
nik jotzen ditut atiak.
2. Nik jotzen ditut atiak eta
erantzun ongi jendiak.
3. Atzo goizean bitori-n giñan
andikan gera etorri.
4. Obispuaren libertadia
gerekin degu ekarri.
5. Elizatikan atera eta
urrengo ate batian.
6. Alkate Jaunaz egondu giñan
etzoko arratsaldian.
7. Alkate Jaunak agindu zigun
ibiltzeko pakian.
8. Bestela sartuko omen gaitu
kartzela Mun batian.
9. Alkate Jaunak emanik
gerekin degu papera.
10. Nagusi Jauna etorri bedi
nai badu irakurtzera.
11. Etxe ondua lizarrez
etal burua zillarrez.
12. Nagusi Jauna esan bezaigu
esiko geran edo ez.
13. Agur da agur jende nobliak
berri onen bat dakargu.
14. Atenzio on bat eduki beza
iñork aditu nai badu.
15. Adan da Eba-k egin zutian
Paradisuan pekatu.
16. Gure neke ta bai trabajuak
andikan ziran gertatu.
17. Juan Zerukuak berealaxe
ordutik zuen pentsatu.
18. Denborarekin biarko zala
Eba berri bat kriatu.
19. Joseperekin Eba berria
Belenen degu topatu.
20. Ango estalpe pobre batian
eman zioten ostatu.
21. Estalpe pobre orretan zeuden
Jesus, Maria ta Jose.
22. Gure munduaren ejenplorako
Berak nai zuten alaxe.
23. Nere lagunak lagun dira ta
asitzen zaizkit tentatzen.
24. Asiko banaiz asi nadilla
nagusi jauna koplatzen.
25. Eder Zeruan izarra
errekonduan lizarra.
26. Etxe ontako nagusi jaunak
urre gorrizko bizarra.
27. Urre gorrizko bizarra eta
diamantezko ezpata.
28. Eskutolorik egiñik dauka
Elizaraiño galzada.
29. Galzada orretan, arrazoiakin,
errespetua ba-dauka.
30. Orain aurrera asi gaitezen
etxekoandria koplatzen.
31. Etxe ontako etxekoandriak
amabi gona sedazko.
32. Amabi gona sedazko eta
zillar mantoi berria.
33. Gona zuria azpiko
eder gorria gaiñeko.
34. Etxe ontako etxekoandria
zaldiz da Elizaratzen.
35. Zaldiz da Elizaratzen
urrez da ofrendaratzen.
36. Elizatikan etxeratzean
silla baten da exertzen.
37. Txokolatia artu artian
ez da andikan altxatzen.
38. Etxekoandre zabala
leku oneko alaba.
39. Bidean gatoz informaturik
limoslaria zerala.
40. Txilibiduri Granada
urdai azpikoa ona da.
41. Txilibiduri Mariatxo
iru lukainka ondotxo.
42. Solomo gerri luzia
aretxen kolpe dultzia.
43. Puskia kentzen nekea da ta
bere bigur ta guzia.
44. Arantza beltzak ostua txiki
puntara zaio loratu.
45. Orain urrena bear genduke
malorazkua koplatu.
46. Etxe ontako maiorazkuak
amalau urre txintxarri.
47. Amalau urre txintxarrirekin
zazpi damaren eguzki.
48. Eskill azpian astua,
eskill buruan lastua.
49. Dama batzuek trastornatzeko
ez da burutik nastua.
50. Etxe ontako maiorazkuak
noiz ote daukr andria.
51. Guri ez digu ajolik batan
beretzat dauka kaltia.
52. Arantza beltzak ostua txiki
puntara zaio loratu.
53. Orain urrena bear genduke
dama gaztia koplatu.
54 Napar egoiak jo gaitu eta
ez dadukagu intzikan.
55. Beste zenbait dotearekin baiño
zu naiago zitut utsikan,
56. Basoan dago ezpala
nik ezin esan bestela.
57. Zure besoan lo egin leike
Paradisuan bezela.
58. Esku muturra zuri ta mardul
ukal ondua liraiña.
59. Gure Jainkoak egin zaitzala
ama on baten erraiña.
60. Or goian dago errota
aren onduan osiña.
61. Zezen aundi bat ilko nuke nik
zu neretzako baziña.
(Etxean alargunen bat baldin bazan au kantatzen zitzaion.)
62. Arantza beltzak ostua txiki
puntara zaio loratu.
63 Orain urrena bear genduke
alargun ori koplatu.
64. Armarioan xagua
kontrarioa katua.
65. Bizi bizirik Zeruan dago
alargun bedeinkatua.
66. Elizan dago liburu
usuak aren inguru.
67. Etxe ontako zar da gaztiak
Paradisuan aingeru.
68. Errekan dago igela
preskua dauka gibela.
69. Gu emendikan baguaz eta
Gabon Jainkuak diela.
Zorionak guztioi bihotz bihotzez,