Donostiako Kontxan gazte talde bat gabon kantak abesten urte zahar egunean. Urte berri on !
Zorionak !
Goierrin gabon-gaueko afari ondoren, baserriz baserri, kantatzen diren gabon koplak dira. Bertsolaria Jabier Zeberio, Itsesa baserrikoa da. Orain dela 18 urte Arrate irratian grabatutako gabon koplak dira. Irudiak berriz, Schola Cantorum abesbatzak Zarauzko Narros Jauregian jartzen duen jaiotza da. Zorionak guztioi eta izan zoriontsu !
Xabier Arzalluz
Xabier Arzalluz, EAJ-PNVko presidente ohia, urtero alderdiak abuztuko azken ostiralean izaten den ekitaldi politikoan. Zarautz. Antoniano Polikiroldegian. 1996-09-30. Xabier Arzalluz, expresidente de EAJ-PNV en el mitin que celebra el partido el último viernes de agosto. Zarautz. Polideportivo de Antoniano. 30-09-1996
Hauteskunde gaua.
Rubalcaba, Goodbye Spain !!
El modelo español nos lleva a la ruina. Rubalcaba nos da nuevos ejemplos a los vascos para decir Goodbye Spain !!!.
Gure atsuak Atez ate EZ !
Euskal Herriko atsu ezagunenak Zarautzen atez ate ereduaren inposaketaren kontra agertzen dira ondorengo sketchean.
kalakan eta Madonna
Honezkero gutxi izango dira Madonnaren eta Kalakan Iparraldeko taldearen arteko harremanaren berririk ez dutenik. Euskal musika tradizionala egiten du Kalakan-ek, ukitu berri eta originalekin. Madonnak bere urtebetetze festan ezagutu omen zituen iaz, uda gurean pasatzen ari zela. Ikaragarri gustatu zitzaion, eta gure kultura eta hizkuntzarekiko jakin mina piztu ere. Arratsalde bateko anekdotan geratzea zen normalena, baina handik gutxira poparen erreginak eskaintza egin zion euskal hirukoteari bere mundu biran parte hartzeko, eta harrezkero han eta hemen dabiltza, Open your heart eta Sagarra Jo kantu ezagunaren arteko nahasketa bitxia egiten, gure kulturaren arrastoa munduko hiriburu garrantzitsuenetan uzten milaka pertsonen aurrean.
Joan den asteburuan Parisen izan ziren Madonna eta Kalakan, eta urtebetetze opari ederra jaso nuen: kontzerturako sarrera. Aitortu behar dut zirragarria izan zela Kalakanen agerpena. Madonna gutxiago edo gehiago gustatu, ezin uka musikaren munduan izan duen eta duen pisua. Ez dira asko euskaldunok gure burua munduko mapan kokatu eta zabaltzeko ditugun aukerak, beraz, besteek anekdota hutsa ikusten duten tokian, nik aprobetxatu beharreko aukera ikusten dut. Abesti bat nahikoa da askok jakin dezaketen existitzen garela, bagarela, gure hizkuntza, nortasun eta kultura propioak dauzkagula. Ez da huskeria.
Eguna borobiltzeko, Kalakaneko kideetako bat ezagutzeko aukera eduki genuen: Jamixel Bereau. Jatorra baino jatorragoa, ezin hobeto hartu gintuen bertan bildutako euskaldunak. Ikurriña eta guzti, saltsa polita sortu genuen Parisen eta gorputza ederki astindu genuen kontzertuan! Post honekin batera doan argazkia, kontatutakoaren lekuko. Milesker lagunei, eta bejondeizuela, Kalakan eta bereziki Jamixel!
San Pelaio 2012
Udaletxe aurrean, eguerdiko 12:00etan alkate txikia izendatu ondoren.
Gipuzkoa eraikitzen. GBB
Internet ikastaroa Zarauzko Batzokian. GBB antolatuta. Zarautz. 2012 otsaila.
Ekonomia, zertan da ?
Joseba Barandiaran ekonomilaria. Oñati. EAJ-PNV alderdiak antolatutako hitzaldia. 2012-01-18. goiena.net