Entrevista realizada por Alberto Surio el 19 de septiembre de 2011 donde se recogen mis reflexiones sobre la situación actual y los retos que tenemos en Euskadi. Todas las críticas, sugerencias y propuestas serán bienvenidas, ya que el futuro lo construiremos tod@s.
Aurreko ostiralean eman genion bukaera Gipuzkoako alderdiko burukide berriek osatuko duten ejekutibaren prozesuari. Joseba Egibar izango da GBBko presidentea eta talde berrirako, beste 14 kideren artean, ni ere hautatua izan naiz. Eskertua emandako babesarengatik, eta ilusioz beteta nago, datorkigun denbora berri honetan ekiteko duguna kontuan hartuta. Ametsak, grina eta hori guztia mugiaraziko duen motor berri bat jartzera goaz abian; elektrikoa izango da, hala eskatzen baitu garai berri honek. Paritarioa eta guztiz euskalduna, azken hori ez luke berri izan behar.
Hamazazpi urte nituela hasi nintzen etxez etxe botoak banatzen Renault laranja batean. Umetatik, Alderdi Egunetatik eta batzoki zaharreko Lizardi zinematik ezagutzen ninduten Rosita eta Gurutze alderdikideak joan ziren nire amarengana kotxe eske. Lanak asko erraztuko zitzaizkiela esan zioten kotxe bat izanez gero, eta segituan eman zien amak baiezkoa. Biharamunean han agertu ginen ama eta biok gasolinazko motorra zuen autoarekin, eta beraiek, berriz, gaur berriro ere hain modan dauden sarezko poltsekin. Di-da batean egin genuen banaketa. Zelai-Ondo eta Itxasmendiko auzoetako ezkaratzetako buzoi guztietan sartu genuen propaganda, asko baitzegoen jokoan 1991ko foru eta udal hauteskunde haietan. Gerora etorri zen konpromisoa, alderdikide izateraino. Bittor Martiarenak, Nikolas Diezek eta Potxolok eman zidaten karneta Zarauzko Azarako batzokian. Harrezkero makina bat trenetan, busetan eta kotxeetan ibilitakoa naiz, leku batetik bestera, EGIkide garaietan ez zen-eta inoiz motorra gelditzen: batzarrak, kartelak eta jaiak. Beti izaten genituen zereginak eta ondo pasatzeko nahiko diesel.
Asteburu honetan, Donostiak Maria Cristina zubian eman dio hasiera Europako Hiri Kulturalari. Azken hamarkadan euskaldunok iraganean izan ditugun liskarrak eta ezin ikusiak ahaztu nahian gabiltza, eta, kultura lagun, etorkizuneko elkarbizitzaren zubi berria erakitzea erabaki dugu urte berriko lehen egun hauetan.
Pozik gaude Zarautzen lortutako emaitzekin eta Izaskun Bilbao Barandikari emandako babesarekin. Zarauztarrek gure alderdia egiten ari den lana baloratzen dutela uste dugu, eta emaitzok herriak gobernuan eskatzen duen estilo aldaketaren seinale direlakoan gaude.
Euskadiko zazpi lurraldeak aintzat hartuta, EAJ-PNV nagusitu da bozetan. Hauteskunde hauek ez dute historikoki interes handirik piztu gizartean, eta giro horretan EAJ-PNV osatzen dugun guztiok garrantzizko esfortzua egin dugu emaitza txukuna lortzeko. Dena den aipatutako giro horrek hausnartzera eraman behar gaitu, gure ekimen politikoa hobetzeko hausnarketa egitera, herriz herri.
Pozik gaude Zarautzen lortutako emaitzekin eta Izaskun Bilbao Barandikari emandako babesarekin. Zarauztarrek gure alderdia egiten ari den lana baloratzen dutela uste dugu, eta emaitzok herriak gobernuan eskatzen duen estilo aldaketaren seinale direlakoan gaude.
Euskadiko zazpi lurraldeak aintzat hartuta, EAJ-PNV nagusitu da bozetan. Hauteskunde hauek ez dute historikoki interes handirik piztu gizartean, eta giro horretan EAJ-PNV osatzen dugun guztiok garrantzizko esfortzua egin dugu emaitza txukuna lortzeko. Dena den aipatutako giro horrek hausnartzera eraman behar gaitu, gure ekimen politikoa hobetzeko hausnarketa egitera, herriz herri.
Atzokoa ospakizun eguna izan zen. Argi dago pozik egoteko motiboak baditugula EAJ-PNVn. Euskadi mailan, noski, baina baita herri mailan ere. Zarauzko emaitzak esanguratsuak izan dira: 2009ko hauteskundeetan baino ia 600 boto gehiago eskuratu dugu eta lehen indarra izan gara, EH Bildurekiko alde nabarmenarekin (ia 1.000 botoko abantaila). Argi dago zarauztarrek Urkullu nahi dutela lehendakari, eta aldi berean begi onez ikusten dutela gure alderdiak egindako ibilbidea. Beraz, eskerrak konfiantza eman diguzuen guztioi.
Eta orain zer? Bada, ilusio handiagoarekin jarraituko dugula lanean Udalean EAJ-PNV ordezkatzen dugunok. Mahai gainean ideiak jartzen, eta oposiziotik etengabe plazaratu dugun mezua plazaratzen: Zarautzek ezin duela geldirik jarraitu. Une honetan herria geldirik dagoela, ez dagoela inongo ekimenik, eta Bilduren jarrerak ez duela ezertan laguntzen -beste alderdiak baztertzera, iraintzera eta entzungor egitera daraman jarreraz ari naiz- Beste behin, eskua luzatzen diogu alkateari elkarlanean aritzeko, elkarrekin ez bada, ez dugulako lortuko egoera honetatik ateratzea eta Zarautz hobetzea.
Bukatzeko, Zorionak Iñigo, erakutsi duzulako lidergo isila eta zintzotasuna direla jendearen konfiantza lortzeko modua. Zorionak, erakutsi duzulako politika titular gosea baino askoz gehiago dela. Zorionak eta zorte on. Euskaldunon Lehendakari izango zara eta argi dago denon laguntza beharko duzula gure herriak bizi duen egoera zailari aurre egiteko. Eta zorionak, azkenik, zure lehen hitzetan, harro agertu ondoren eta herriaren izenean modu merkean hitz egin ondoren, gure proiektuari eta nortasunari sendo eutsi diezulako: akordioa, elkarrizketa, elkarlana… eta lana. Lana, lana eta lana. Konpromisoa. Kanpainan zehar zabaldutako mezua hori baita.
Alderdi egun guztiak dira bereziak. Herri honen aldeko grina eta lan egiteko gogoa partekatzen ditugun milaka alderdikide elkartzen gara urtero eta ezohiko energia sortzen da Forondako belardietan. Baina joan den igandekoa, beharbada, are bereziagoa izan da, ilusioa eta indarra berreskuratu ditugun seinale bihurtu baita. Horrelako topaketetan denetarik hitz egiten dugu; dagoenaz, ez dagoenaz, nola doakio honi, beste honi, zer moduz daramatzazu zuk dena… bizitza, azken finean. Baina solasaldi gehienetan, noski, datozen hauteskundeak izan ziren hizpide.
Denok dakigu urriaren 21ekoa oso hitzordu inportantea izango dela, bizi dugun uneagatik, arlo politikoan zein ekonomikoan. Inkesta guztiek EAJ-PNV ematen dute garaile, baina ezin dugu inolaz ere erlaxatu eta lasaikerian erori. Ezker abertzaleak Aralar eta Eusko Alkartasunaren ahultasuna aprobetxatu ditu alderdi horien sektore handi bat fagozitatze prozesuan jartzeko, eta seguru sostengu aipagarria lortuko duela. Beraz, lanean jarraitzeko garaia da, beti defenditu ditugun euskarriekin: krisialdiari aurre egiteko ekimenak eta proposamenak, eta euskaldunon erabakitzeko eskubidea, Europan euskal estatuari atea irekitzeko.
Urte asko pasa dira Zarauzko EAJ-PNVko zenbait emakumek, Xabier Arzalluzen laguntzarekin, uda bukaeran lehen aldiz ekitaldia antolatu zutenetik. Zatiketaren garai gogorrak ziren, 80ko hamarkadan. Denborarekin, alderdikide batzuen kemenak sortutako ekitaldi horrek indarra hartu zuen, eta ofizializatu ere egin zen. Gaur egun, Zarauzko ekitaldia, eta ondorengo afaria, klasiko bihurtu zaigu. Alderdikideak agurtzeko eta harremanak sendotzeko aukera polita da. Ez hori bakarrik; askorentzat, urte politikoaren hasieraren adierazle ere bada Zarauzko mitina.
Ayer el presidente del GBB ofreció una rueda de prensa en la sede que el partido tiene en el Antiguo, junto al Diputado General de Gipuzkoa, Markel Olano para dar cuenta de los logros conseguidos para el Territorio de Gipuzkoa gracias al pacto con Zapatero en Madrid. En el turno de preguntas hubo tiempo para el análisis de la actual situación política.
×
Cookiek gure zerbitzuak ematea ahalbidetzen dute. Gure zerbitzuak erabiltzean, gure cookiak erabiltzea baimentzen duzu.Baimendu
Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies. Aceptar