Eskerrik asko

 

Zarauzko batzokia. 2012-10-21. Hauteskunde gaua

 

Atzokoa ospakizun eguna izan zen. Argi dago pozik egoteko motiboak baditugula EAJ-PNVn. Euskadi mailan, noski, baina baita herri mailan ere. Zarauzko emaitzak esanguratsuak izan dira: 2009ko hauteskundeetan baino ia 600 boto gehiago eskuratu dugu eta lehen indarra izan gara, EH Bildurekiko alde nabarmenarekin (ia 1.000 botoko abantaila). Argi dago zarauztarrek  Urkullu nahi dutela lehendakari, eta aldi berean begi onez ikusten dutela gure alderdiak egindako ibilbidea. Beraz, eskerrak konfiantza eman diguzuen guztioi.

Eta orain zer? Bada, ilusio handiagoarekin jarraituko dugula lanean Udalean EAJ-PNV ordezkatzen dugunok. Mahai gainean ideiak jartzen, eta oposiziotik etengabe plazaratu dugun mezua plazaratzen: Zarautzek ezin duela geldirik jarraitu. Une honetan herria geldirik dagoela, ez dagoela inongo ekimenik, eta Bilduren jarrerak ez duela ezertan laguntzen -beste alderdiak baztertzera, iraintzera eta entzungor egitera daraman jarreraz ari naiz- Beste behin, eskua luzatzen diogu alkateari elkarlanean aritzeko, elkarrekin ez bada, ez dugulako lortuko egoera honetatik ateratzea eta Zarautz hobetzea.

Bukatzeko, Zorionak Iñigo, erakutsi duzulako lidergo isila eta zintzotasuna direla jendearen konfiantza lortzeko modua. Zorionak, erakutsi duzulako politika titular gosea baino askoz gehiago dela. Zorionak eta zorte on. Euskaldunon Lehendakari izango zara eta argi dago denon laguntza beharko duzula gure herriak bizi duen egoera zailari aurre egiteko. Eta zorionak, azkenik, zure lehen hitzetan, harro agertu ondoren eta herriaren izenean modu merkean hitz egin ondoren, gure proiektuari eta nortasunari sendo eutsi diezulako: akordioa, elkarrizketa, elkarlana… eta lana. Lana, lana eta lana. Konpromisoa. Kanpainan zehar zabaldutako mezua hori baita.

Interesgarriak:

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *