Salbatore Mitxelena.

Salbatore Mitxelena

772 IPUIN ETA OLERKI AURKEZTU DIRA SALBATORE MITXELENA LITERATUR LEHIAKETARA.

Zarauzko Udaleko Euskara Zerbitzuak herriko haur eta gazteengan idazteko zaletasuna bultzatzeko asmoz antolatzen du Salbatore Mitxelena sariketa. Lehiaketak ibilbide luze askoa du, aurtengoa bere XXVIII. edizioa izan baita. Lehen Hezkuntzako Bigarren Ziklotik Batxilergora bitartekoek har dezakete parte beraien olerkiak edota ipuinak aurkeztuz. Herriko haur eta gaztetxoek urtero lan ugari bidaltzen dituzte eta aurten ere benetan emankorra izan da haien jarduna, guztira euskarazko 772 lan original aurkeztu baitituzte.

Epaimahaiak eman du jada irabazleen zerrenda, eta honakoak dira, mailaz maila eta goitik beherako hurrenkeran, saria jaso dutenak: A1 maila, ipuinak: Alex Iribar; A2 maila, ipuinak: Igor Isusi eta Erin Lasa; B maila, ipuinak; Jone Aizpurua, Xabier Ugalde, Ana Ocamica eta Andrea Vester; B maila, olerkiak: Jon Argibe, Petronela-Loredana Bujor, Fatima Chairi, eta Sara Zulaika; C maila, ipuinak: Paul Beitia, Daniel Aizpurua, eta Ximon Aranguren; C maila, olerkiak: Paul Beitia, Mikel Lizarraga, eta Ainara Agirre; D maila, ipuinak: Ane Zulaika, eta Xanti Elola; D maila, olerkiak: Maite Aizpurua, eta Ainhoa Albizuri; E maila, ipuinak: Sarai Beobide, eta Maialen Aldabaldetreku.

Goreneko mailetan, hau da, DBHko 2. zikloan eta, Batxillergoko eta Erdi mailako Heziketa Zikloetako mailetan jaitsi egin da aurkeztutako lanen kopurua, eta zenbait sari eman gabe geratu dira; 6 guztira. Hala ere, talde horietan ere bada maila egokia eman eta merezimendu osoz hainbat sari eraman duenik edo maila emanagatik saria lortzeko atarian geratu denik. Eta horien lana ere goraipatu nahi izan dute epaimahaikideek.

 Honako hauek izan dira, hain zuzen, aurtengo epaimahaia osatu duten gizon-emakumeak: Itziar Urbieta (Lizardi Institutua), Maribi Gurrutxaga  (Orokieta Herri eskolako), Idoia Artola (La Salle Ikastetxea), Garbiñe Etxeberria  (Oteitza Lizeo Politeknikoa), Ane Olabarria (Antoniano ikastetxea), Agurtzane Loiola (Salbatore Mitxelena ikastola), eta Ainhoa Agirreazaldegi, Gari Berasaluze eta Kati Olaizola idazleak.    

Iaz baino 56 lan gehiago aurkeztu dira, 772 guztira. Horrek esan nahi du herrian badaudela idazle sena duten hainbat haur eta gaztetxo. Gaur egun gazteek ez dute denbora soberan: hainbat eginbehar, zaletasun eta konpromiso dauzkate, lagunekin zein familiarekin. Horiek kontuan hartuta, azpimarratzeko modukoa da pantaila aurrean eseri eta sormen lanetan hasteko ahalegina hartzea.

Gazteek ematen diote handitasuna sari honi, sormenak adinik ez duela gogoraraziz eta ikuspuntu originala, freskoa eta inplikazio handikoa erakutsiz. 28 urte hauetan Salbatore Mitxelena lehiaketara aurkeztutako lanetan bizipen asko eta ilusio eta aberasgarritasun handia daude pilaturik. Urtez urte altxor hori handitzen joatea eta, batez ere, txukun-txukun argitaratuta edukitzea gauza ederra da herriarentzat. Zorionak !!!!.

Interesgarriak:

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *