Euskeraren unibertsoa aberastuko duen idazle berri bat dugu. Asier Mendoza Etxabe idazle zarauztarrak idatzitako «Beste gu» nobelak irabazi du Mikel Zarate haur literaturako saria. Banpiroei buruzko lan hau nabarmendu du Leire Bilbaok, Julen Gabiriak eta Xabier Mendigurenek osatutako epaimahaiak, eta berak eramango du 3.000 euroko saria. Liburua, berriz, udazkenean kaleratuko da. Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak sortu berri dute sariketa hau, Lezamako seme eta euskal kulturako sortzaile eta bultzagile handi izandako Mikel Zarateren omenez. Jarraitu dezala sormenerako gaitasun hori astintzen, beste zarauztar idazle askok egin duten bezala. Zorionak !!!
IMANOL LASA ZEBERIO
DENBORA BERRIETAN ERANTZUN BERRIAK.
1 comment
Zorionak Asier! Aurrera!