LIZARDI SARIA, CASTILLO SUAREZENTZAT

Txiliku, Castillo eta Imanol

Atzo arratsaldean, Sanz Enea liburutegian, eman genion Castillo Suarezi (Altsasu, 1976)  Zarauzko Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatzen duen XXVIII. Lizardi Saria. Idazle nafarrak Ebelina Mandarina lanarekin lortu du saria. Haurrentzat idazten duen aurrenekoa da, hain justu. Bederatzi lan aurkeztu dira 2009ko sariketara, eta Suarezena aukeratu du Jesus Mª Olaizola Txilikuk, Miren Agur Meabek, Xabier Mendigurenek eta Ruben Ruizek (2008 eta 2007ko lehiaketetako irabazleak, hurrenez hurren) eta Imanol Lasa Euskara zinegotziak osatutako epaimahaiak.

Castillo Suarez (Altsatu, 1976)

Euskal Filologian lizentziatua. Administrazioko langilea da ogibidez, euskara teknikaria, hain zuzen ere. Bere literatur lanari etorrita, batik bat poesia idatzi orain arte. Zenbait poema-sorta saritu eta argitaratu dizkiote Iruñeko Udalak Amodio galduak (1999), Bitaminak (2000) eta Arabako Foru Aldundiak Iragarki merkeak (2000), Madarikazioa (2003); horiez gain, orain arteko bere bildumarik osatuenak Mugarri estaliak (Susa 2000), Spam poemak (Elkar 2004), Bala hutsak (Elkar 2006) eta Souvenir (Elkar 2008) izan dira (azkena Elkar fundazioaren Joseba Jaka VI. literatur bekari esker burutua). Bestalde, hainbat hedabidetako kolaboratzailea da, besteak beste, Argia eta Berria. Ebelina Mandarina da haurrei zuzendua idatzi duen lehendabiziko lana.

Interesgarriak:

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *