Lizardi Arrate Egañarentzat

Lisardi Saria. Sanz Enea Udal Liburutegia. 2011-04-14

Arrate Egañak (Errenteria, 1963) irabazi du Zarauzko Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatzen duen Lizardi Sariaren XXIX. edizioa. Idazle errenteriarrak Giltza lanarekin lortu du saria. Hamaika lan aurkeztu dira 2010eko sariketara, eta Egañarena aukeratu du Jesus Mª Olaizola Txilikuk, Miren Agur Meabek, Iñaki Frierak eta Castillo Suarezek (iazko lehiaketako irabazleak) osatutako epaimahaiak.

3.700 euro jasoko ditu sari gisa, eta ohi bezala, lanaren 2.500 ale argitaratuko ditu Euskara Zerbitzuak, herriko ikastola eta ikastetxeetan banatzeko. Zarautz euskara eta literatura maite dituen herria da. Idazle handiak eduki izan ditugu eta dauzkagu herrian, eta baita ospe handiko sariak ere, helduentzat zein gaztetxoentzat. Izan ere, aberasgarria da gazteenek ere lekukoa hartzea. Lizardi Sariaren kasuan, azken urteetan egoera ekonomikoak okerrera egin arren, sariaren kopurua mantentzearen aldeko apustua egin nahi izan dugu. Eskertzekoa da Gipuzkoako Foru Aldundiaren kolaborazioa, ildo horretan.

Jarraitu irakurtzen

Lizardi Saria.mp4


Castillo Suarez idazle nafarrak eskuratu du Zarauzko Euskara Zerbitzuak antolatzen duen Lizardi Sariaren XXVIII. edizioa. Irudiotan, sari-banaketari dagokion prentsaurrekoaren pasarteak.

Jarraitu irakurtzen

LIZARDI SARIA, CASTILLO SUAREZENTZAT

Txiliku, Castillo eta Imanol

Atzo arratsaldean, Sanz Enea liburutegian, eman genion Castillo Suarezi (Altsasu, 1976)  Zarauzko Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatzen duen XXVIII. Lizardi Saria. Idazle nafarrak Ebelina Mandarina lanarekin lortu du saria. Haurrentzat idazten duen aurrenekoa da, hain justu. Bederatzi lan aurkeztu dira 2009ko sariketara, eta Suarezena aukeratu du Jesus Mª Olaizola Txilikuk, Miren Agur Meabek, Xabier Mendigurenek eta Ruben Ruizek (2008 eta 2007ko lehiaketetako irabazleak, hurrenez hurren) eta Imanol Lasa Euskara zinegotziak osatutako epaimahaiak.

Jarraitu irakurtzen