Alderdi Eguna 2009

Azken urteetan baino jende gehiago izan gea gaur Forondan. Zarauztik ere, azkenean bi autobus joan gara Alderdi Eguna ospatzera. Mitina hasi aurretik ikurriña erraldoi bat osatu dugu bertaratu garen 100.000 lagunok. Iñigo Urkullu EBBren presidenteak EAJren Alderdi Eguneko ekitaldi nagusian adierazi duenez, PSE eta PP alderdien arteko paktuaren bidez Euskadi «Espainiako beste erkidego bat bihurtu» eta «Estatuarekin bateratu» nahi dute.
Horrez gain, sozialistek eta popularrek 2011ko hauteskundeetan «frontea» udal eta diputazioetara eraman nahi dutela ziurtatu du. «PSE-PP frontea orain ez dute ezkutatzen, Gobernuan burutu egin dute eta dagoeneko adostuta dago udal eta diputazioetan ezarri nahi dutela», esan du Urkulluk 2011ko udal eta foru-hauteskundeen harian.
EBBko presidentearen esanetan, «ez dute nahi Euskadik arazorik sorraraz diezaiela, Espainiako beste erkidego bat izatea nahi dute, berezitasunik gabe. Euskadi ahulduko dute, desegingo dute. Estatuarekin bateratu nahi gaituzte». Egun handia gaurkoa. Pilak kargatuak urteko lanari ekiteko.

Interesgarriak:

3 comments

  1. Benetan hunkigarria. Tamalez Alderdiak aspaldi huts egin zidan. Etxebizitzak garestiegi, soldata kaxkarrak eta zabor-lana sustatzen, ustelkeria nonnahi, gezurrak eta itxurakeria… Bitartean jarraitu ikurriñarekin eta jendearekin sentimenduekin jolasten, oraindik norbait erakarriko duzue eta. 30 urteren ostean hau al da zuen lanaren emaitza? Nere iritzia berdina da alderdi politiko guztientzat, baina zu EAJkoa zarenez eta EAJren bozkatzaile izan naizenez…

  2. Zurekin bat egiten det. Oso hunkigarria eta benetan polita izan zen burututako ekintza. Bestalde, ez dut bat egiten egindako kritikarekin. Gauza batzuk ondo egin ditugu eta beste batzuk gaizki, argi dago. Baina dena gaizki dagoela eta jendearen sentimentuarekin jolasten dugula, ez dut onartzen. Abertzaleok ez gaude denbora galtzeko. Egoera berrietan erantzun berriak behar dira. Batuketa eta indarra.

  3. Abertzaleok bat egin zertarako? Bizitza duina eta lan baldintza hobeen alde borrokatzeko bada, ados, baina banderekin jolasteko bada, ez nauzue zuen atzean izango. Ez dut esan 30 urte hauetan dena gaizki egin duzuenik, baina zuen ardura izango duzue, ezta? Hara, nere anaia Zarautzen etxea erostear egon zen orain bi urte; bapatean, aurreztu zuen dirua hartu eta Alicantera joan zen bizitzera, bertan hemen irabazitako diruarekin etxe berri eta handi bat erosi eta bere interneteko zerbitzuak ematen dituen enpresa sortzeko. Orain han bizi da eta hango bi langile ditu (lau izatera heldu zen). Etxebizitza salneurri altuegiak eta soldata kaxkarrak izatea (beste toki batzuetan soldatak txikiagoak dira, baina hain da merkea dena erosmen-ahalmena hemen baina askoz handiagoa dela) ez da oso erakargarria norbaitek funtzionarioa izateaz gain beste lanbide bat nahi badu izan. Abertzaleak elkarrekin egoteak hau konponduko al du? Ez dut uste. Eta bai, egingo ez den erreferendum bat aurkeztea, adibidez, jendearen sentimenduekin jolastea da.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *