Bakartxo, bakegintzan aurrera

Bakartxo Tejeria. Eusko Legebiltzarreko presidenta. Zarautz. 2013-09-30

Joan den larunbateko Bilboko manifestazioen ondoren PSE-EEk eta PPk izandako erreakzioa eta bereziki EAJ-PNVri egindako kritikek agerian utzi dituzte bi alderdiek eszenatoki berrira egokitzeko  duten ezintasuna eta borondate falta. “Bakea, konponbidea eta giza eskubideak”. Benetan uste dut bere burua demokratikotzat duen edozeinein alderdik erakutsi beharko lukeela lelo hori duen manifestazio batekiko atxikimendua. Horregatik erabaki zuen EAJ-PNVk manifestazioan parte hartzea. Ardura politikoagatik. Eta horregatik egon zen bertan ere Eusko Legebiltzarreko presidente Bakartxo Tejeria. Konponbidearekiko, bakearekiko eta giza eskubideekiko konpromisoagatik. Herriarekiko konpromisoagatik, funtsean.

Alderdi espainiarzaleen aldetik jasotako kritika eta erasoen aurrean, nire babesa erakutsi nahi diot Bakartxo Tejeriari. Martxan den bake prozesua bultzatu eta finkatzeko paper oso garrantzitsua du Eusko Legebiltzarrak euskal herritarren borondatea ordezkatzen duen organu gisa. Bakea lortzeko bidea, giza eskubide guztien errespetua eta defentsa eta akordioak lantzeko borondatea direla azpimarratu nahi izan zuen Bakartxok bere presentziarekin, jakinda batzuen kritika gaiztoak jasoko zituela. Haatik, esames politikoen gainetik dagoela eta ordezkari politikori duina eta gertukoa erakutsi zuen Bilboko ekitaldian parte hartuta. Une egokian eta toki egokian egoteko gaitasuna eskatzen du politikak, interes orokorraren mesedetan. Gertaerak irakurtzen jakiteak, alegia. Eta uste dut Eusko Legebiltzarreko presidenteak bete-betean asmatu zuela.

Izan ere, marka da gero PSE-EEk eta PPk alderdi abertzaleoi alderdikeriaz eta frentismoaz jokatzea leporatzea. Atzera asko egin beharrik ez dago gogoratzeko nola gobernatu zuten bi alderdiok eskutik Euskal Autonomia Erkidegoan aurreko legealdian: herritar kopuru zabal batek ordezkaritzarik gabe uzten duen lege makur bati esker -Alderdien Legea-, eta gehiengo zabala zuen alderdia eta hauteskundeak irabazi zituena -EAJ- bazter utzita. Espainiar banderaren defentsa baino ez zuten amankomuneak PPk eta PSE-EEk. Beraz, ez dugu onartuko inoizko frentismoa ariketarik muturrekoena egin duten bi alderdiek besteoi halakorik egoztea.

Bilboko manifestazioaren izpiritua, gainera, bat dator Eusko Jaurlaritza bakegintzan egiten ari den lanarekin, giza eskubideen batzordearekin, edota Jonan Fernandez buru duen departamentuak egin duen planarekin. EAJ-PNVk erakutsi du beti koherentzia honako printzipioarekiko: giza eskubide guztiak, guztiontzat, bizitzeko eskubidetik hasita. Eta Euskal Herriaren aitortza subjektu politiko gisa. Alderdi guztiek ezin dezakete gauza bera esan, eta horregatik eman izan die herriak bizkarra iraganean, edota ematen ari zaien.

Zorionak Bakartxo, eta segi horrela!

Interesgarriak:

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *