Markel Olano, Diputatu Nagusi berria

Sorpresarik onena, maiatzeko hauteskundeen ondotik. Gipuzkoak Ahaldun Nagusi berria izango du: Markel Olano Arrese. Ondo ezagutzen dut Markel. Besteak beste, berarekin parez-pare lan egiteko zortea izan dudalako. 2007-2011 legealdian, bere kabineteko kide izan nintzen, eta legealdi hartako azken bi urteetan berriz, Herritarren Partaidetzarako bulegoa martxan jarri eta Partaidetza zuzendari izateko ardura eman zidan. Izan ere, politika eraberritzeko eta Gobernu Onaren aldeko apustua egiteko nahia ez da atzo goizekoa. Ordurako garbi ikusten genuen politika egiteko modu irekiagoa, gardenagoa, parte-hartzaileagoa eta partekatuagoa ezarri behar genuela. Derrigorrezkoa zela elkarlanaren alde egitea, dudarik gabe, bai herritarrekin, bai eragile sozial eta ekonomikoekin, eta baita erakundeen artean ere.

Erronka potoloak izango ditu esku artean Markelek. Behinena, ekonomia eta enpleegua sustatzea. Lanik gabe daude 44.000 gipuzkoarrei eta gorriak ikusten ari diren enpresei alternatibak eskaini behar zaizkie. Aberastasuna lortzeko eta, horrela, ongizate sistemari eusteko, ekoizpen ehuna modernizatu, indartu eta nazioarteratzeko ahalegina egin behar da. Horretarako, zerga sistema ere aldatu behar da. Eta hondakinen kudeaketan, garraio azpiegituretan, euskara eta kulturan zein normalizazio politikoan ere badago zer egin.

Seguru nago Markelek ez duela huts egingo, eta bere gobernuak egonkortasuna, kudeaketarako gaitasuna eta seriotasuna ekarriko dituela. Seguru nago ere alderdikeriarik gabe gobernatuko duela, gizpuzkoar guztion beharrak eguneroko kudeaketaren ardatz gisa hartuta. Zorionak, eta zorte on, Markel!

Interesgarriak:

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *