Erdi Aroko azoka

Erdi Aroko Azoka. Zarautz. 2010 abendua.

Larunbat honetan hasita, eta asteazkena bitarte (hilaren 4tik 8ra), Erdi Aroko Azoka antolatuko du herrian Turismo Bulegoak, bigarren urtez jarraian. Dekorazio ikusgarria, kale-animazioa, antzerkia, musika, eta artisautza eta elikagai erakustokiak izango dira, besteak beste. Herri erdian kokatuko da azoka, Lege Zaharren Enparantzan, eta Foruen eta Erribera kaleetan, hain zuzen. Guztira 70 postu izango dira, eremu horretan zehar: egurrezko kaxak, keramika, jostailuak, belar medizinalak, bitxiak, ogia, gozokiak edo pastak erosi ahal izango dira, besteak beste. Gozatu !!!.

Interesgarriak:

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *