Anjel Lertxundiri idatzia

Anjel Lertxundi idazlea.

Zorionak, Zarauzko Euskara Zerbitzuaren izenean, Espaniako Kultura Ministerioak eman dizun Saiakera Sariagatik. Ez da Euskal Herritik kanpo zure lana aitortzen duten lehen aldia, baina kasu honetan ibilbide oso bat ari dira goraipatzen, zuk zeuk azaldu bezala, eta guk ere bat egiten dugu aitortza horrekin guztiz merezitakoa dela uste baitugu.

Euskal Kulturaren eta Literaturaren sua bizirik mantentzeko hainbat egitasmo garatzen dira Zarautzen, Lizardi eta Salbatore Mitxelena sariak, besteak beste. Ahalegin horretan, estimatzekoa da herrian belaunaldi berrientzat kultur esparruan zu bezalako eredu gertuko eta jatorra edukitzea.

 Euskara Zerbitzuaren jardunaren barruan edozer gauza eskatu dizugunean erakutsi ohi duzun prestutasuna eskertzeko aprobetxatu nahi dut aukera. Herriko idazleen webgunea da azken adibidea.

 Aurrerantzean orain artekoa bezain bide emankorra izatea opa dizut, urte askotarako.

Interesgarriak:

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *