Rugby aldageletako dutxen arazoa

Zarauzko Rugby Elkarteari erantzuna.

Joan den astean,  DVko Balearria sailean,  Martinek esandakoari erantzun nahi izan diogu Iban San Martin kideak eta nik. Horrela dio eskutitzak: » Arrazoi du rugby taldeko kideek baldintza egokietan dutxatzeko dituzten zailtasunak azaltzerakoan. Une honetan lau termo elektriko daude rugby taldeko aldageletan. Beraz, ur beroa badago, baina dagoeneko ez da nahikoa guztientzat, talde kopuruak gora egin duelako azken urteetan, eta egun berean entrenatu behar izaten dutelako batzuk.

Astiko transformadorea eta lerro elektrikoak gainezka daude. Ondorioz, termoek ezin dute funtzionatu argiak piztuta badaude, eta termo gehiago jartzen badira, ezin dute aldi berean funtzionatu.

Sekulako gabezia da, eta konponbidea emateko asmoarekin, hainbat aukera aztertu ondoren,  aurtengo ekainean diru-partida onartu genuen rugbyko aldageletan biomasa  kaldera jartzeko, sistemarik garbiena eta eraginkorrena delako. Horrela jakinarazi genuen publikoki Kirol Patronatuaren izenean. Erabaki hau gure alderdiaren ekimenez hartu da, Kirol sailaren ardura hartu dugunean, eta ez lehenago.

Udan obra guztia egitea zen gure asmoa, baina hasi baino lehen Udaleko Herrilan sailak proposatu zigun Astiko saneamendurako obrak aprobetxatzea, kanalizazioen bitartez biomasa sistema rugbyrako bakarrik ez, baizik eta aldagela guztietara zabaltzeko. Horrek obra guztia birplantu behar izatea eta atzeratzea ekarri du, baina uste dugu epe luzean kirol talde eta erabiltzaile guztien mesederako izango dela, eta emaitza hobea eta ekonomikoagoa izango dela. Nahiz eta gauzak nahi baino mantsoago joan, arduraz jokatu behar dugu, konponbiderik onena aurkitzeko.

Asteazken honetan bertan bilera egin dugu Herrilan sailarekin eta obraz arduratuko den Giroa enpresarekin, proiektuari azken ukituak emateko. Rugby taldeko eta ZKEko kideekin behin baino gehiagotan egon gara azalpenak emateko, eta badakite geldirik ez garela egon. Gure konpromisoa dute, hitzez eta idatziz. Obrak urte amaierarako bukatzea espero dugu. Bitartean, beste bi termo probisional jartzea aztertzen ari gara, nahiz eta gauza handirik ez luke konponduko, lehenago aipatutako egoeragatik.

Turismo Bulegoarentzat, rugbykoa kirol talde bat baino gehiago da. Hainbat jarduera antolatzen ditu urtean zehar, eta elkarlanean jarraitzea da gure desioa, haiekin, eta herriko kirol, kultur eta aisialdi elkarte guztiekin. Hori zen joan den asteko elkarrizketan helarazi nahi genuen mezua”.

Zarautz. 2010-10-14

Interesgarriak:

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *