Rugby aldageletako dutxen arazoa

Zarauzko Rugby Elkarteari erantzuna.

Joan den astean,  DVko Balearria sailean,  Martinek esandakoari erantzun nahi izan diogu Iban San Martin kideak eta nik. Horrela dio eskutitzak: » Arrazoi du rugby taldeko kideek baldintza egokietan dutxatzeko dituzten zailtasunak azaltzerakoan. Une honetan lau termo elektriko daude rugby taldeko aldageletan. Beraz, ur beroa badago, baina dagoeneko ez da nahikoa guztientzat, talde kopuruak gora egin duelako azken urteetan, eta egun berean entrenatu behar izaten dutelako batzuk.

Astiko transformadorea eta lerro elektrikoak gainezka daude. Ondorioz, termoek ezin dute funtzionatu argiak piztuta badaude, eta termo gehiago jartzen badira, ezin dute aldi berean funtzionatu.

Jarraitu irakurtzen

Zarauzko playeroak 2010

Neguko asteburuetan, itsasbehera dagoenean, eskoletako futbol-taldeek eta senior-taldeek futbol-txapelketa bat jokatzen dute hondartzan. Aurten Iban San Martin, kiroletako zinegotzia eta laguna , 2010ko atezain onena izendatu zuten.

Jarraitu irakurtzen

San Miguel Pro Surf Zarautz 09.

Gony Zubizarreta galiziarrak irabazi du aurtengo San Miguel Pro Surf Munduko Txapelketa. Aritz Aranburu zarauztarra finalaren atarian geratu zen. Zarauzko Surf Elkarteak egindako lana bikaina izan da. Antolatzaileak kontentu eta babesleak ere bai. Iban San Martin eta Mikel Landa izan dira arduradun nagusiak. Hedabideak ere oso jarraitu dute txapelketa eta EITBek bereziki. Zorionak guztioi !!!!!.

Jarraitu irakurtzen