Euskera eguna.

Euskera eguna. Aurkezpena Zarauzko udaletxean. 2010-11-30

Euskara bultzatzeko beharra plazara eta gizartera aterako du Zarautzek aurten ere, ostiral honetan, Euskararen Nazioarteko Egunean. Eta, urtero legez, jai giroan egingo du aldarrikapen hori, Udaleko Euskara Zerbitzuaren eta herriko ikastetxeen arteko elkarlanari esker.  Jarduera guztien berri eman genuen atzo Olatz Dorrondoro (Salbatore Mitxelena), Arrate Makazaga (Orokieta),  Ander Ibarguren (Antoniano), Jon Arruti (Lasalle), Miren Egaña (Oteitza) eta Arantxa Echave (Institutua) ikastetxeetako ordezkariek.   

Antolatuko diren jardueren helburua euskarari dagokion garrantzia eta indarra ematea da, eta Euskararen Nazioarteko Eguna aitzakia hartuta, normalizazio beharra eta urtean zehar horretarako egiten den lana gizarteratzea, euskararen etorkizunerako giltzarri diren haurrak partaide zuzen bilakatuz.

Jarraitu irakurtzen

Anjel Lertxundiri idatzia

Anjel Lertxundi idazlea.

Zorionak, Zarauzko Euskara Zerbitzuaren izenean, Espaniako Kultura Ministerioak eman dizun Saiakera Sariagatik. Ez da Euskal Herritik kanpo zure lana aitortzen duten lehen aldia, baina kasu honetan ibilbide oso bat ari dira goraipatzen, zuk zeuk azaldu bezala, eta guk ere bat egiten dugu aitortza horrekin guztiz merezitakoa dela uste baitugu.

Euskal Kulturaren eta Literaturaren sua bizirik mantentzeko hainbat egitasmo garatzen dira Zarautzen, Lizardi eta Salbatore Mitxelena sariak, besteak beste. Ahalegin horretan, estimatzekoa da herrian belaunaldi berrientzat kultur esparruan zu bezalako eredu gertuko eta jatorra edukitzea.

Jarraitu irakurtzen