Turismoaren Kalitate Mahia.

Kalitatea da bidea. Zarauzko Turismo Bulegoak bere turismo eskaintzan kalitatea bultzatzea helburu duten beste bi lan ildo iragarri ditut gaur goizean. Orain, herri mailan ez ezik, eskualde mailan erreferente izaten jarraitzea da gure nahia. Horretarako, azken urteetan bultzatutako politikarekin jarraituz, kalitatezko zerbitzuen eskaintza sustatuko dugu, beste turismo-guneengandik bereizteko formula egokiena delakoan.

Ildo horretan, berritasunik handiena eskualde mailan sortuko den Kalitatearen Mahaia da. Horren bitartez, sektoreko enpresei zuzendutako kalitatearen kudeaketa-sistemen ezarpen egitasmoak koordinatuko dira modu eraginkorrean. Eratze fasean dago oraindik mahaia, baina datorren hilabeterako martxan egon ahal izango litzateke, eta eragile publikoak zein pribatuak hartuko lituzke bere baitan.

Bestalde, Turismo Bulegoak talde berria eratzeko deialdia egin du, Jardunbide Egokien Liburua hedatze aldera. Horren bitartez, Kalitate Turistikoarekiko Konpromisoaren Ziurtagiria lortzen da. Taldea martxoan hasiko litzateke lanean, eta deialdia honakoentzat dago zabalduta: eskualdeko (Getaria, Orio, Zarautz, Aia eta Zumaia) ostatuak, jatetxeak, turismo bulegoak eta interpretazio guneak. Parte-hartzeko interesa dutenak Turismo Bulegoan azaldu edo 943-830990 telefonora deitu besterik ez duzue.

Jardunbide Egokien Eskuliburua egitasmoa 2006an jarri zen martxan, turismo sektorean epe-ertainean kudeaketaren zorroztasuna eta profesionaltasuna sustatu asmoz. Ikastaro batzuetara joan eta zenbait baldintza bete beharra dago, denboran zehar berritu behar direnak, gainera. Prozesua gainditzen duten establezimenduek Kalitate Turistikoarekiko Konpromisoaren Ziurtagiria eskuratzen dute. Zarauzko Turismo Bulegoak egindako deialdiari erantzuten dioten enpresek behar duten babes guztia izango dute, haien beharrei eta zalantzei erantzungo dien pertsona izango baitute gertu.

Une honetan Zarauzko 30 enpresatik gora ari dira kalitate egitasmoetan parte hartzen. Gure aldetik kalitatezko zerbitzuarekiko eta etengabeko hobekuntzarekiko erakutsi duten konpromisoa eskertu besterik ezin dugu egin. Turismo Bulegoaren helburua esparru honetan eskualdeko motorra izaten jarraitzea da. Izan ere, Gipuzkoa mailan Kalitate Turistikoaren ‘Q’-a lortu zuen mota honetako lehen erakundea izan ginen,  2005eko ekainean, hain zuzen. 2006an, berriz, Basquetour Turismoaren Euskal Agentziak sustatutako Jardunbide Egokien Eskuliburua egitasmoaren ezarpenean aitzindari izan zen, Goierrirekin batera. Hau da bidea.

Interesgarriak:

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *