Zarauzko hamaika establezimenduk Kalitate Turistikoarekiko Konpromisoaren Ziurtagiria jaso zuten, 2010ko maiatzaren 25ean.
Turismoaren Kalitate Mahia.
Kalitatea da bidea. Zarauzko Turismo Bulegoak bere turismo eskaintzan kalitatea bultzatzea helburu duten beste bi lan ildo iragarri ditut gaur goizean. Orain, herri mailan ez ezik, eskualde mailan erreferente izaten jarraitzea da gure nahia. Horretarako, azken urteetan bultzatutako politikarekin jarraituz, kalitatezko zerbitzuen eskaintza sustatuko dugu, beste turismo-guneengandik bereizteko formula egokiena delakoan.