Eñaut, 2010 lehen zarauztarra.

Eñaut Iturzaeta Odriozola, 2010 lehen zarauztarra.

Azkenean jakin dugu zein izan den 2010 lehen zarauztarra. Urtero bezala, Zarauzko Euskara Zerbitzuak arropaz eta opariz osatutako otarra, eta ‘Egizu lo’ disko-liburua eman dizkio 2010an herrian jaiotako lehen umeari. Aurtengo lehen haurra Eñaut Iturzaeta Odriozola izan da, eta Enara Odriozola eta Gorka Iturzaeta bere gurasoek. San Pelayotarra, bere aitak behin eta berriro aipatu izan zen kontua izan zen. Lo-kantak eta ipuin liburua dakartza ‘Egizu lo’-k, eta urtean Zarautzen jaiotzen diren haur guztien gurasoei bidaliko zaie, gutun batekin batera, alde batetik zorionak emateko, eta bestetik, “familiak hizkuntzaren transmisioan duen garrantzia” nabarmentzeko.

Gutunarekin batera, hiru-orriko bat ere bidaliko die Euskara Zerbitzuak, gurasoen hizkuntza-tipologiaren arabera talde bakoitzarentzako mezu zehatzak emanez. Bertan, besteak beste, euskarak Zarautzen duen indarra nabarmentzen da, eta ondorioz, haren ezagutzak eta erabilerak seme-alaba jaioberriaren bizitzan izango duen garrantziaz eta tokiaz hitz egin zaie gurasoei, hizkuntza txikitatik barnera dezan animatuz.

 

Interesgarriak:

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *