
Gaur zazpi metroko olatuak izango direla iragarri dute. Haize bolada handiak egon dira gaur gabean, euria latz ari da botatzen, eta arriskua handitu egingo dela ohartarazi dute. Zarauzko itsasoa bizi-bizia dago eta ez irteteko mezua zabaldu dute, eta errepideetan erne ibiltzeko. Gaur Barren Plazan beste inguruko etxe baten telatua agertu da eta suhitzaileak etorri behar izan dute.