
Atzoko manifestazioan jende ugari ibili ginen Euskal Herriaren askatasunaren alde. Pausoz pauso herri honen askatasunaren alde. Atxilotuak kalera eta bide armatua ez dela euskaldunok nahi dugun etorkizuna garbi adieraziz. Jakin dezala ETAk, erakunde militarrak, eta Espainiako Estatuak, Euskadi bizirik dagoela eta ez dugula amore emango geure etorkizuna erabakitzeko eskubidea bermatu arte. Atzoko aurre pausuak ez daitezela azkenak izan.
1973an jaio nintzen. Zarauztarra eta euskalduna naiz. Zientzia Politikoak eta Soziologia ikasi nituen Deustun, eta Ikerketa Kooperatiboen eta Enpresen Kudeaketa eta Zuzendaritzaren MBA masterra daukat.