http://www.zarauzkoidazleak.org/

Zarauzko Euskara zerbitzuak herrian jaio edota bertan bizi izan diren edo diren idazleen inguruko webgune zabala prestatu dugu, kultur ondarea euskarri berrietara egokitzen eskarmentu zabala duen Dijitalidadea enpresarekin elkarlanean. Atzo aurkeztu genuen emaitza, Antoniano aretoan egindako ekitaldi berezian. Mikel Elorzak azaldu zuen proiektua, bideo emanaldi eta guzti, eta bertan izan ziren ere Estitxu Alkorta Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara zuzendaria, eta Andu Lertxundi zein webgunean agertzen diren idazleetako beste asko.

Euskarazko lanak argitaratu dituzten 28 autore bildu dituzte, bai klasikoak eta baita gaur egungoak ere: Joxean Agirre, Arantza Aldalur, Bertol Arrieta, Gregorio Arrue, Antonio Arruti, Txomin Arruti, Basarri, Jon Benito, Gari Berasaluze, Andoni Egaña, Pello Esnal, Maria Etxabe, Xabier Etxabe, Aitziber Etxeberria, Martin Etxeberria, Xabier Etxeberria, Juan Iruretagoiena, Anjel Lertxundi, Xabier Lizardi, Salbatore Mitxelena, Mitxel Murua, Imanol Murua Uria, Txiliku, Jose Luis Padron, Iñaki Uria, Zaldubi (J.A. Gesalaga), Zaldubi (J.B. Gesalaga) eta Nicolas Zendoia.

Idazle bakoitzak fitxa berezia dauka, ondorengo informazioarekin: bibliografía, argazkiak, liburuen laginak eta azalak, eta komunikabideetan agertutako kritikak eta aipamenak. Bizirik dauden idazleen bideo laburrak ere topa daitezke; bertan testuen pasarteak irakurri, obrei buruzko komentarioak egin, edo euren literatur jardunaren nondik-norakoez mintzatzen dira. Gaur egungo autoreen argazkiak Lander Garro idazleak ateratakoak dira, eta balio gehigarri handia ematen diote webguneari. Dagoeneko gure artean ez dauden zenbait idazleenak familiaren bitartez lortu dituzte, hala nola Juan Iruretagoienarenak. Maria Etxaberenak ere lortuko dituzte aurki.

Proiektu benetan polita denontzako irekia: http://www.zarauzkoidazleak.org/

Interesgarriak:

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *