Lurraldebus en Zarautz

Lurraldebus en Zarautz.

La mejora en la movilidad es un tema prioritario en la agenda de cualquier municipio y hoy quisiera anunciaros algunas de las mejoras que hemos ido logrando para todos los zarauztarras. El transporte público interurbano de Urola Kosta y su conexión con Donostialdea se verán remodelados próximamente, ya que en estos momentos se están negociando los nuevos servicios y horarios que el adjudicatario deberá cumplir. A través de la blog, quiero anunciar que tras las distintas gestiones realizadas con Diputación vamos a poder dar respuesta a una serie de necesidades que considerábamos prioritarias. Por ejemplo, los autobuses de Lurraldebus irán hasta la zona de hospitales en determinados horarios, en lugar de terminar en Amara, lo que permitirá a los zarauztarras que tengan que acudir a hospitales hacerlo en un solo viaje.

Jarraitu irakurtzen

Bizar Zuri

Errege Magoen kabalgataren bezperan, Bizar Zuri Zarauzko kaleetan barrena abiatzen da. Lege zahar Enparantzan denon eskutitzak jasotzen ditu.

Jarraitu irakurtzen

Batu gaitezen Urola – Kostan

Batu Gaitezen. Urola - Kostako taldea. Zarautz. 2010-11-20

Batu Gaitezen ekimenaren barruan ekitaldi berezia izan da gaur Zarautzen. Zarautz eta Getaria arteko joan-etorriko ibilaldia antolatu dugu kostaldetik, hainbat herritarren eta EAJ-PNVren Urola-Kostako hautetsiren parte-hartzearekin: zinegotziak, alkateak, legebiltzarkideak, hala nola Maria Eugenia Arrizabalaga, eta Diputatuak, Arantza Tapia, esaterako.

Batu Gaitezen ekimenak egiten duen bakearen eta erabakitze eskubidearen aldeko proposamena Urola-Kostako herrietan sustraitzea da gure helburua. Denon artean herriz-herri egin beharreko ekintzak zehaztuko ditugu, eta aipatutako balore horiek bailararen aurrerapen ekonomiko, politiko eta sozialerako duten garrantzia nabarmendu nahi dugu. Urola-Kostarekin eta giza-eskubide guztiekin dugun konpromisoa aldarrikatuz. Hau da egin beharrekoa.

Jarraitu irakurtzen

Alderdiaren batzarra

EAJ-PNVren Aberri Batzarra. Urkullu eta Erkoreka. Bilbo. 2010-10-15. Iphone argazkia.

Atzo arratsaldean,  19:30etan, alderdiaren aberri batzarra izan genuen. Batzarkideon jakin-mina nabaria zen eta akordioaren muina ezagutzeko irrikitan geunden. Urkulluren esanetan alderdi sozialistarekin hitzartutako eskumenen inguruko akordioa primerakoa da eta aspaldiko abertzaleon eskakizuna,  azkenean lortu da. Botila erdi hutsik ikusiko dutenak egon egongo dira baina ezin da ukatu EAJ-PNVek egin duen lana Gernikako Estatutua betetzeko. Bakea eta egoera politikoaren inguruko akordioak sinatzeko ere jarri dira zenbait zutabe, nahiz eta oraindik adostuta ez egon. Akordioak Patxi Lopez alde batera utzi du, jokoz kanpo, eta oposiziotik ere lan ederra egin daitekeela erakutsi. Herri hau lideratuko genuela esan genuen eta hitza betetzen ari gara.  Bukatzeko, azken ideia bat; zein garrantzitsua den Madrilen ere, indar propioa izatea. Gure sei diputatuek, Erkoreka buru dela, izugarrizko zukua atera diote Zapateroren ahultasunari.

Jarraitu irakurtzen

Zarauzko mitina

Euskal ikasturte politikoa EAJ-PNVek zarautzen antolatzen duen ekitaldiarekin hasten da. Orain dela 24 urte hasi ginen mitin-afari hau antolatzen Xabier Arzalluz buru zegoela. Aze garaiak !!!!. Orain berriz kalean antolatzen dugu. Zarauzko Foruen enparantzan.  EAJk datozen hilabeteetan eta datorren urteko foru eta udal hauteskundeei begira gure politikaren ardatzak zeintzuk izango diren aurkeztu genituen. Ehunka alderdikide eta EAJren jarraitzaile bildu ginen, euriari aurre eginez . Ondo pasa genuen !!!.

Jarraitu irakurtzen