Igandean, urriaren 25-ean, 91 urte beteko dira Madrileko Gorteetako EAJ-ko diputadu eta senatoreek Woodrow Wilson Estatu Batuetako presidenteari gutuna idatzi
Alderdi Eguna 2009
Azken urteetan baino jende gehiago izan gea gaur Forondan. Zarauztik ere, azkenean bi autobus joan gara Alderdi Eguna ospatzera. Mitina hasi aurretik ikurriña erraldoi bat osatu dugu bertaratu garen 100.000 lagunok. Iñigo Urkullu EBBren presidenteak EAJren Alderdi Eguneko ekitaldi nagusian adierazi duenez, PSE eta PP alderdien arteko paktuaren bidez Euskadi «Espainiako beste erkidego bat bihurtu» eta «Estatuarekin bateratu» nahi dute.
Horrez gain, sozialistek eta popularrek 2011ko hauteskundeetan «frontea» udal eta diputazioetara eraman nahi dutela ziurtatu du. «PSE-PP frontea orain ez dute ezkutatzen, Gobernuan burutu egin dute eta dagoeneko adostuta dago udal eta diputazioetan ezarri nahi dutela», esan du Urkulluk 2011ko udal eta foru-hauteskundeen harian.
EBBko presidentearen esanetan, «ez dute nahi Euskadik arazorik sorraraz diezaiela, Espainiako beste erkidego bat izatea nahi dute, berezitasunik gabe. Euskadi ahulduko dute, desegingo dute. Estatuarekin bateratu nahi gaituzte». Egun handia gaurkoa. Pilak kargatuak urteko lanari ekiteko.

Zuk duzu hitza
2008ko Urriak 25. Euskadi bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko egin zen ekitaldia.
Ibarretxe Lehendakariaren agurra
Lehendakari ona eta gizaseme hobeagoa. Juan Jose Ibarretxe. Lehendakaria.
MARKEL OLANO. 10 ideas sobre la situación política vasca.
MARKEL OLANO Diputado General de Gipuzkoa. 10 ideas sobre la situación política vasca. Juntas Generales de Gipuzkoa.
EAJ-PNV mitina zarautzen.
Joseba Egibar Zarautzen. II zatia.
EAJ-PNV mitina zarautzen.
Joseba Egibar Zarautzen III zatia.
EAJ-PNV mitina zarauzko plazan.

Geuria da
Atzokoa oso hunkigarria izan zen. Nahiz eta batzuek oraindik ere gezur galantak esan, hemen herri bat dago eta Euzkadi du izen. Gora Euskadi Askatuta !!!.