EAJ-PNV aurrera

Hasi da ofizialki hauteskunde kanpaina. Oso egoera politiko berezia eta nahasia bizi dugu, denek dakizuen moduan, baina azkenean lortu da proiektu guztiak, idei guztiak eta pertsona guztiak egotea. Asko dago jokoan. Egunero argiak piztu eta itzali egiten dira Zarautzen. Etengabeko jarduera dago. Eta eguneroko bizimodu horretan, gure herriak baditu arazoak, erronkak, hobetu eta zuzendu beharreko kontu ugari. 

Denon artean eraman nahi dugu herria aurrera. Aurpegi berriak eta freskotasuna, eta udaletxeko lanetan eskarmentua uztartzen dituen lan taldea osatu dugu. Orain herritarren konfiantza eskatzen dugu kudeaketa proiektu anbizioduna eta aldi berean errealista burutzeko.

 

Interesgarriak:

1 comment

  1. Proiektu eta idei guztiak ez daude hauteskundeetan. Ezker Abertzalearen inguruko milaka eta milaka pertsonak ezin dute instituzioetan parte hartu. Independentzia eta sozialismoaren aldeko alderdi bat sortzea debekekatu duten modu berean.

    Hori ahaztea herri honi parre egitea da.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *