Ibarretxe

Kursaal aretoa bete-bete eginda, Juan Jose Ibarretxe lehendakariak zer esango jakin-minez geunden atzo gauean bildu ginen zientoka lagun. Gipuzkoako Diputazioak antolatutako ekitaldia egun seinalatuan burutu zen: urriaren 25ean, 171 urte lehenago –1839an– Espainiako Gorteek euskal foruak indarrik gabe utzi zituzten egun berean. Ondorengo bideoan 5 minutuko erresuma.

Jarraitu irakurtzen

¡¡ Cómo está el PSOE !!

Mikel Torres y Ramon Etxezarreta.

La semana no le ha podido ir peor a Patxi Lopez. El lunes Mikel Torres, secretario de organización del PSE-EE, en una entrevista en Radio Euskadi arremetió contra el lehendakari por no haberse enterado de la negociación con el PNV y denunció que se han traspasado algunas líneas rojas en el caso del Guggenheim de Urdaibai. Idoia Mendia, la portavoz del ejecutivo, no tardó ni 24 horas en desautorizar al número dos de la ejecutiva socialista afirmando que el Gobierno Vasco ha estado enterado en todo momento de las negociaciones. A estas alturas ya no sabemos a quien pretenden engañar pero lo que está claro es que el malestar en las filas socialistas es notorio. El miércoles Zapatero nombra a Ramón Jauregui como nuevo ministro de presidencia, a sabiendas que la relación con los suyos en Euskadi es mala o muy mala. No hay más que leer el Correo de esta semana donde se recuerda lo dicho por el señor Jauregui a este diario, » no debo nada a mis compañeros del PSE, que en ningún momento han reivindicado a su viejo secretario general «. Y no hay nada mejor para terminar la semana que disfrutar del viernes y terminar la semana con todos los deberes hechos. Esto es lo que debió pensar Ramon Etxezarreta cuando criticó con dureza a Patxi Lopez y a sus colaboradores más cercanos en su semanal columna del Diario Vasco. Ni el peor enemigo dedica semejante columna.

Jarraitu irakurtzen

Los ZARAUZTARRAS DEBEN TENER PRIORIDAD EN LAS VPO DE ALDAPETA

Maribel Albizu, Imanol Lasa y Jose Mari Agirre. Zarauzko Batzokia. 2010-10-22

Los representantes del PNV en Zarautz hemos comparecido para insistir que las VPO de Aldapeta deben ser en régimen de alquiler, y que el conjunto de la operación debe estar destinado a priorizar el acceso a los zarauztarras. Hace mucho tiempo que no se construye vivienda de protección en Zarautz, y creemos que el régimen de alquiler es el más adecuado para las 12 viviendas destinadas a VPO. Queremos dar prioridad en esta actuación a los zarauztarras, porque muchos de ellos llevan muchos años esperando. Unos 600 en Etxebide.  Hemos explicado que nuestra propuesta consiste en destinar las viviendas de Aldapeta a los vecinos con más de 10 años de empadronamiento continuo o 15 años alternos,  y que ya ha sido  aprobada por mayoría en el Consejo de Administración de Zarautz Lur el pasado 15 de Octubre, a iniciativa del PNV.

Jarraitu irakurtzen

Aspanogi

Mobibike egunaren antolatzaileen talde argazkia. Zarauzko malekoia. 2010-10-20

Dena prest dago aurtengoan ere Mobi-Bike eguna ospatzeko, hilaren 31n. Aspanogi, Gipuzkoako Haur Minbizidunen Gurasoen Elkarteak antolatzen duen jaialdia da, lagun eta erakunde askoren laguntzarekin. Horien artean, ginkana dibertigarrian parte hartuko duten kirol eta kultur munduko hainbat aurpegi ezagunena. Aktuazioak, lasterketak, zozketa bereziak eta haurrentzat atrakzio desberdinak izango dira, guztiak bizikleta ardatz bezala hartuta.

Jarraitu irakurtzen

Parte-hartze buletina

 

Esku Zabalik, Gipuzkoako Foru Aldundiko Herritarren Partaidetzarako Bulegoak egindako buletin elektroniko berria da. Hilero egingo den buletin honek Lurralde Historikoan herritarren partaidetzaren inguruan garatzen ari diren ekimen ugariren berri emango du. Helburua da eztabaida prozesuak bultzatzen ari diren erakunde, elkarte eta eragile guztiek zuzenean ezagutu ditzatela gauzatzen ari diren esperientziak, horien alderdi positiboak eta negatiboak eta ondorioak, horretarako sare bat osatuz. Euskadin, Estatuan eta Europan gertatzen diren albiste nagusienen berri ere emango du. Kontentu gaude kaleratu dugun lehen zenbakiarekin, ea hurrengokoak nola dijoazten.

Jarraitu irakurtzen

Aste solidarioa

Aste Solidarioa. Zarautz. Musika Plaza. 2010-10-17. Iphone argazkia.

Atzo Zarauzko udaletxeko aurrekaldean herriko taldeek beren urteko egitasmoa zein den jakitera eman zuten eta lortutako emaitzen berri ere izan genuen. Gynkanan jolasten ere ikusi genituen gure aiton-amonak haur eta nerabeekin. Benetan polita izan zen eta eskertzekoa boluntarioak eginiko lana. Gaur berriz, musika plazan eta kontuan izan da Pobreziaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela adierazpen bat entzuteko aukera izan dugu han elkartu garenok. Benetan estimatzekoa da elkarte hauek egiten duten lana urtean zehar, are gehiago garai zail hauetan. Zorionak guztioi!

Jarraitu irakurtzen

Alderdiaren batzarra

EAJ-PNVren Aberri Batzarra. Urkullu eta Erkoreka. Bilbo. 2010-10-15. Iphone argazkia.

Atzo arratsaldean,  19:30etan, alderdiaren aberri batzarra izan genuen. Batzarkideon jakin-mina nabaria zen eta akordioaren muina ezagutzeko irrikitan geunden. Urkulluren esanetan alderdi sozialistarekin hitzartutako eskumenen inguruko akordioa primerakoa da eta aspaldiko abertzaleon eskakizuna,  azkenean lortu da. Botila erdi hutsik ikusiko dutenak egon egongo dira baina ezin da ukatu EAJ-PNVek egin duen lana Gernikako Estatutua betetzeko. Bakea eta egoera politikoaren inguruko akordioak sinatzeko ere jarri dira zenbait zutabe, nahiz eta oraindik adostuta ez egon. Akordioak Patxi Lopez alde batera utzi du, jokoz kanpo, eta oposiziotik ere lan ederra egin daitekeela erakutsi. Herri hau lideratuko genuela esan genuen eta hitza betetzen ari gara.  Bukatzeko, azken ideia bat; zein garrantzitsua den Madrilen ere, indar propioa izatea. Gure sei diputatuek, Erkoreka buru dela, izugarrizko zukua atera diote Zapateroren ahultasunari.

Jarraitu irakurtzen

Anjel Lertxundiri idatzia

Anjel Lertxundi idazlea.

Zorionak, Zarauzko Euskara Zerbitzuaren izenean, Espaniako Kultura Ministerioak eman dizun Saiakera Sariagatik. Ez da Euskal Herritik kanpo zure lana aitortzen duten lehen aldia, baina kasu honetan ibilbide oso bat ari dira goraipatzen, zuk zeuk azaldu bezala, eta guk ere bat egiten dugu aitortza horrekin guztiz merezitakoa dela uste baitugu.

Euskal Kulturaren eta Literaturaren sua bizirik mantentzeko hainbat egitasmo garatzen dira Zarautzen, Lizardi eta Salbatore Mitxelena sariak, besteak beste. Ahalegin horretan, estimatzekoa da herrian belaunaldi berrientzat kultur esparruan zu bezalako eredu gertuko eta jatorra edukitzea.

Jarraitu irakurtzen