Aspanogi

Mobibike egunaren antolatzaileen talde argazkia. Zarauzko malekoia. 2010-10-20

Dena prest dago aurtengoan ere Mobi-Bike eguna ospatzeko, hilaren 31n. Aspanogi, Gipuzkoako Haur Minbizidunen Gurasoen Elkarteak antolatzen duen jaialdia da, lagun eta erakunde askoren laguntzarekin. Horien artean, ginkana dibertigarrian parte hartuko duten kirol eta kultur munduko hainbat aurpegi ezagunena. Aktuazioak, lasterketak, zozketa bereziak eta haurrentzat atrakzio desberdinak izango dira, guztiak bizikleta ardatz bezala hartuta. 

Atzoko aurkezpenean Porrotxek esan zuen bezala, “bizitza bizitzerakoan urteak zenbatzea baino garrantzitsuagoa da eguneko abenturak bizitzea”. Ondo dakite hori Txomin Arruti eta Alberto Gonzalez Txabarri Aspanogiko kideak.  Bi zarauztar hauek daude Mobi-Bike abenturaren arrakastaren atzean, besteak beste. Turismo Bulegoaren ordezkari gisa, haiekin harremana egiteko aukera izan dut, eta miresgarria iruditzen zaizkit, egoera familiar oso gogor batean, duten jarrera positiboa, grina eta baikortasuna. 

Gaixotasunaren aurkako botikarik onena irria dela diote. Eta esan bakarrik ez, eguneroko bizitzan erakusten dute Albertok eta Txominek. Bejondeizuela! 

Interesgarriak:

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *