La Guardia civil de Donostia celebró la victoria de la selección española en el mundial sacando a la calle furgonetas y banderas españolas a doquier. una bonita manera de españolear en tierra vasca. No hay más que ver los siguientes videos en youtube.
Egin bakea bideari. ELKARRI taldearen ekimena. 2010- Donostia.
Terrorismoa goraipatzeagatik, uztailaren 14an Espainiako Auzitegi Nazionalean epaituko dituzte bi zarauztarrei. Ez da histori garbi bat izan eta zarauzko zinegotzi talde batek honako adierazpen bat igorri diegu bi zarauztar hauei eta baita Audientzi Nazionalari. Honako hau dio eskutitzak:
Giza-eskubideen urraketa Euskal Herriko eta gure udaleko errealitatearen ezaugarririk nabarmenetako bat izan da azken hamarkadetan. Udal ordezkariok etengabe eskatu izan diogu ETAri jarduera armatuari uko egiteko, eta etengabe gaitzetsi indarkeria helburu politikoak lortzeko bitarteko gisa. Baina oraindik ere ETA eta bere eragina ez dira desagertu.
Beharrezkotzat eta zilegitzat jotzen dugu indarkeria terroristari aurre egitea, baina aldi berean gure ustez ezinbestekoa da borroka horretan giza-eskubideak eta oinarrizko askatasunak ardura osoz errespetatzea. Tamalez, ETAren jarduerak giza-eskubideen bestelako hainbat urraketa dakartza erantzun gisa nahi baino gehiagotan, bidegabeak diren lege edo epaiketen forma hartzen dutenak. Horren adibideak ez dira falta iragan oso hurbilean.
Markel Olano, Brian Currin eta Ibarretxe lehendakaria
Atzo Kursaaleko aretoa bete egin zen Brian Currinen hitzak entzuteko. Gipuzkoako Foru Aldundiak gonbidatu zuen, Kultura Politikoa Gipuzkoan. Bakerako perspektiba berriak Euskadin. Nazioarteko ekarpena izenburuko januraldian. Nire ustez ez zuen gauza berririk esan, baino euskal politikan eta ezker abertzalean badago zerbait gertatzen ari denaren senaile, eta denok zer den jakiteko irrikitan gaude. Gipuzkoako Diputatu Nagusia, Markel Olano, primeran aritu zen eta Ibarretxe alai ikusteak ere merezi izan zuen.
Atzo Gurekin Jaiko ordezkariekin hitz egin nuen azken aldiz. Bilera asko egin ditugu azken asteotan eta negoziazio gogorra izan da hainbat unetan, baina azkenean akordioa lortu dugu. Txosnak Munoan jarri ahal izango dituzte, eta UdalakKutxaren Kultur Zirkuituaren barruan antolatutako zein Gurekin Jaik aurreikusitako kontzertuak uztartuko dira programazioan. Biak konpatibilizatzeko ahalegina egin da, beraz. Gurekin Jairi zera eskatu zaio: egiten diren aldarrikapen guztiak, errespetuz eta inor mindu gabe egitea. Txosna eremuan kartel eta presoen argazkiak ez jartzeko konpromisoa hartu dute. Besterik da pertsona guztiek eremu pribatuan beren ideiak adierazteko dituen eskubidea, jakina (kamiseta edo pegatinen bidez, adibide bat jartzearren). Bestalde, lortutako dirua txosnen gastuei aurre egiteko eta haien jarduerak aurrera eramateko dela justifikatzeko konpromisoa hartu dute.
Azken aldi honetan katalanak bero-bero dabiltza beraien herriaren eskubideak defendatzen. Lehen euskaldunak ginen erreferente eta aintzindari aldarrikapen ekimenak antolatzerakoan baina, orain ordea, katalanak dira eredu. Orain dela gutxi, TV3 telebista katean erreportai interesgarri bat emititu zuten Kataluniaren independentziaren inguruan. Norbaitek imaginatzen al du Surioren ETBn horrelakorik gerta daitekeenik ?.
San Pelaio jaiak. Zarauzko gaztetxoak udaletxe aurrean.
Maria Eizagirre Garatek Diario Vascon idatzitakoaren harira, argi eta garbi utzi nahi dut ez dela Zarauzko Udalaren asmoa, inolaz ere, “txosnak mapatik desagertaraztea”. Are gehiago, urtero baimenak ematen zaizkie herriko auzoetako festa guztietako txosnei, eta kirol talde eta elkarte sozialek antolatutakoei; garbiketan, edukiontzi berriak, komunak, hesiak eta oholtzak jartzerakoan, edo instalazio elektrikoarekin ere laguntzen zaie.
Horrelako jardueren atzean, Udalak bere egiten dituen eta bultzatu nahi dituen balore, printzipio eta politika batzuk daude: boluntariotza, herria eraikitzea, edota elkartegintza indartzea eta hainbat eragileren jarduera ekonomikoki ahalbidetzea. Gurekin Jai osatzen duten zenbait elkartek badute horren berri; zerbaitegatik aritu gara haiekin elkarlanean ekitaldiak antolatzerakoan inolako arazorik gabe.
Hitzik gabe gelditu nahiz gaur goizean DEIAko azala ikusi dudanean. Zenbat ari den euskal kazetaritza aldatzen. Nabari da bai, Iñigo Camino dela zuzendaria. Bingo !!!!.
Gipuzkoako Diputazioak biktimen planarekin aurrera egin nahi badu, Espainiako bandera onartu beharko du. Horixe esan dio Gipuzkoako Batzar Nagusietako PSE-EEko bozeramaileak Markel Olanori. EAEko Auzitegi Nagusiak aste honetan adierazi du banderaren inposaketa salatzen duen xaflak ez duela banderen legea urratzen, baina berdin dio. Demokrazian sinesten dugunok, egunero besteen iritziak errespetatzen ditugunok eta tolerantzia egunero praktikatzen dugunok harrituta utzi gaitu PSE-EEren jarrerak. Ez da posible. Nola liteke biolentziaren biktimak horrela nahastea eztabaida politikoan? Aspaldian sozialista alderdiko bati zera esan nion: abertzaleok, gure herria maite dugunok, eta herrigintzan egunero dihardugunok, ez dugu inoiz barkatuko ETAk herri honi eragindako mina eta sufrimendua, baina ez dugu ahaztuko ere batzuen maltzurkeria eta erabilpena. Oso minduta nago.
×
Cookiek gure zerbitzuak ematea ahalbidetzen dute. Gure zerbitzuak erabiltzean, gure cookiak erabiltzea baimentzen duzu.Baimendu
Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies. Aceptar