Zinegotzien adierazpena

Egin bakea bideari. ELKARRI taldearen ekimena. 2010- Donostia.

Terrorismoa goraipatzeagatik,  uztailaren 14an Espainiako Auzitegi Nazionalean epaituko dituzte bi zarauztarrei. Ez da histori garbi bat izan eta zarauzko zinegotzi talde batek honako adierazpen bat igorri diegu bi zarauztar hauei eta baita Audientzi Nazionalari. Honako hau dio eskutitzak:

Giza-eskubideen urraketa Euskal Herriko eta gure udaleko errealitatearen ezaugarririk nabarmenetako bat izan da azken hamarkadetan. Udal ordezkariok etengabe eskatu izan diogu ETAri jarduera armatuari uko egiteko, eta etengabe gaitzetsi indarkeria helburu politikoak lortzeko bitarteko gisa. Baina oraindik ere ETA eta bere eragina ez dira desagertu.

Beharrezkotzat eta zilegitzat jotzen dugu indarkeria terroristari aurre egitea, baina aldi berean gure ustez ezinbestekoa da borroka horretan giza-eskubideak eta oinarrizko askatasunak ardura osoz errespetatzea. Tamalez, ETAren jarduerak giza-eskubideen bestelako hainbat urraketa dakartza erantzun gisa nahi baino gehiagotan, bidegabeak diren lege edo epaiketen forma hartzen dutenak. Horren adibideak ez dira falta iragan oso hurbilean.

Errealitate horrek, estatuko eta epaitegietako botereen babespean, demokraziari kalte handia egiten dio bere funtsean, eta berez gorabeheratsua eta politikoki konplexua den gizartearen elkarbizitza bortxatzen du. Arazoa konpondu baino gehiago, areagotu egiten du, eta egonezin eta ernegazio handiagoak piztu. ETAren existentziak ez du dena justifikatzen. Denak ez du balio.

Datozen egunotan, gure udaleko bi herritarren aurkako epaiketa izango da Auzitegi Nazionalean. Terrorismoa goratzea da leporatzen zaien delitua, eta itxura guztien arabera, lekuko baten froga da oinarri bakarra. Fiskalak oso zigor handiak eskatu ditu; urtebete eta erdiko zigorra, eta herrian bizitzeko bost urteko debekua nabarmendu behar dira, besteak beste.

Gertaera hauen egiatasuna baloratzera sartu gabe, horri buruzko arrastorik ez baitaukagu, argi eta garbi erakutsi nahi epaiketa honen bi ezaugarriren aurrean daukagun kezka:

 · Lehenik eta behin, errugabetasun presuntzioa babestea oinarrizko berme prozesala da. Ildo horretan, oso zalantzagarria da presuntzio hori lekuko baten froga hutsarekin suntsitu ahal izatea. Hau da, lekukotza bat ezin da kargu-froga bakarra izan, bestelako zantzu-frogekin lagunduta ez baldin badoa. Hori dela-eta, Auzitegi Nazionalari eskatzen diogu berme prozesala errespetatzea kasu zehatz honetan, zuzenbide estatua berme-sistema batean oinarritzen dela kontuan hartuta.

 · Bigarrenik, eta leporatzen zaien delituari dagokionez, nazioarteko erakundeek, NBEko Kontalari bereziak, esaterako, Espainiako zuzenbideak delitu hau arautzerakoan gaur egun jarraitzen duen ildoa kritikatu du, honakoa argudiatuta: “La punibilidad de la incitación al terrorismo debe presuponer la intención de incitar a la comisión de un delito de terrorismo y también la existencia de un riesgo real de que, por efecto de esta incitación, se cometa un delito de esa naturaleza”. Gure ustetan kritika hori justifikatuta dago epaiketa honen kasuan, eskatu diren zigorren larritasunari erreparatuta. Neurrigabeak dira akusazioa bultzatu duten gertaerekin  alderatuta.

Auzitegi Nazionalera jotzea da gure asmoa, kezka hauek plazaratzeko, aurki egingo den epaiketan aintzat hartuko dituztelakoan.

Era berean, ez gatoz bat azken asteetan zehar eta Zarautzen Ertzaintzak izandako zenbait aktuaziorekin, ekitaldi baketsu desberdinak oztopatuz eta horietan parte hartzen zutenak identifikatuz. Ondo ikusten dugu neurriak hartzea herritarren segurtasuna bermatzeko, eta legearen aurka doazen ekintza guztiak jazartzea eta zigortzea, baina gure iritziz, Polizia Autonomikoaren jokamolde horiek gehiegizkoak dira eta denok nahi dugun elkarbizitza baketsuaren aurka doaz.

Espero dugu itxura guztien arabera gure herrian pizten ari den bake itxaropena behin-betikoa izatea oraingo honetan, eta elkarbizitza eta guztientzako eskubideak izango dituen aro berri bati ekitea. 

Mariana Aranburu ( EB ) , Maribel Albizu ( EAJ – PNV ),  Arantza Iturria ( H1! ), Imanol  Lasa  ( EAJ -PNV ), Andoni Ibarguren ( Aralar ), Nagore Fernández ( EAJ – PNV ),  Iban San Martin  ( EAJ – PNV ),  Jose Mari Agirre ( EAJ – PNV ) eta Ubaldo Ortiz ( EB )

Interesgarriak:

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *