PSOEren bakea.

Bakea
Bakea

Gipuzkoako Diputazioak biktimen planarekin aurrera egin nahi badu, Espainiako bandera onartu beharko du. Horixe esan dio Gipuzkoako Batzar Nagusietako PSE-EEko bozeramaileak Markel Olanori. EAEko Auzitegi Nagusiak aste honetan adierazi du banderaren inposaketa salatzen duen xaflak ez duela banderen legea urratzen, baina berdin dio. Demokrazian sinesten dugunok, egunero besteen iritziak errespetatzen ditugunok eta tolerantzia egunero praktikatzen dugunok harrituta utzi gaitu PSE-EEren jarrerak. Ez da posible. Nola liteke biolentziaren biktimak horrela nahastea eztabaida politikoan? Aspaldian sozialista alderdiko bati zera esan nion: abertzaleok, gure herria maite dugunok, eta herrigintzan egunero dihardugunok, ez dugu inoiz barkatuko ETAk herri honi eragindako mina eta sufrimendua, baina ez dugu ahaztuko ere batzuen maltzurkeria eta erabilpena. Oso minduta nago.

Interesgarriak:

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *