Emaitzen hausnarketa

Europar hauteskundeak 25-05-2014
Europar hauteskundeak 25-05-2014

Pozik gaude Zarautzen lortutako emaitzekin eta Izaskun Bilbao Barandikari emandako babesarekin. Zarauztarrek gure alderdia egiten ari den lana baloratzen dutela uste dugu, eta emaitzok herriak gobernuan eskatzen duen estilo aldaketaren seinale direlakoan gaude.

Euskadiko zazpi lurraldeak aintzat hartuta, EAJ-PNV nagusitu da bozetan. Hauteskunde hauek ez dute historikoki interes handirik piztu gizartean, eta giro horretan EAJ-PNV osatzen dugun guztiok garrantzizko esfortzua egin dugu emaitza txukuna lortzeko. Dena den aipatutako giro horrek hausnartzera eraman behar gaitu, gure ekimen politikoa hobetzeko hausnarketa egitera, herriz herri.

Maldan behera erori da konstituzionalismoa Hego Euskadin eta bi gunek hartu dute indarra mapa politiko berrian: EAJ-PNV eta Ezker Abertzalea. Euskal nazionalismoaren eta Herriaren lidergoa bereganatzeko bi alderdi horien arteko borrokak finkatuko du datorkigun etorkizun politikoa. Krisi ekonomikoak eta politikarekiko urruntasunak minimoen azpitik utzi du Espainiako estatuaren panorama eskuineko alderdiei begira eta, ezkerrari begiratuz gero, alternatiba sendo eta sinesgarria eskaintzeko ezintasuna nabarmen geratu da ikusgai. Hauteskunde horiek erakutsi dutena da, zalantzarik gabe gainera, Euskadik eta Catalunyak berretsi egiten dutela proiektu berezitu baten beharra.

Gipuzkoari begiratuz gero, 6,7 puntuko aldea ateratzen digu Ezker Abertzaleak. Aurreko udal eta foru hauteskundeetan, hautesle kopuru altuenera iritsi zen Ezker Abertzalea (Bildu+Aralar), bozka guztien %40,56 lortuta. Orduan 16,51 puntuko aldea atera zigun. Ordudanik, asko murriztu dira alde horiek. Nabarmena da joera. Gipuzkoako gizarteak argi eta garbi identifikatzen du Ezker Abertzalea kudeaketa txarrarekin eta inposizioarekin; norabide ezarekin eta elkarrizketa eta adostasun ezarekin.

Zirt edo zart egiteko garaia da. Gure aukera sendotzeko garaia. Gure ordezkari izango diren pertsona egokienak aukeratzeko unea. Herritar guztiekin buru belarri lan egiteko tenorea, aurrez aurre hitz eginez: entzunez eta gure proiektua partekatuz. Orain da garaia. Egunero. Hauteskunde kanpainaren zain egon gabe.

Ez da garai erraza politikarako. Are gutxiago, Ezker Abertzalea bere proiektu politikoaren mugen barruan sartzen den lurralde batean. Horri guztiari aurre egiteko aukera bat dago: entzun, jendearekin egon, proiektu berriak sortu, arazoak konpondu, etorkizun berria diseinatu… guztiontzako izango den Gipuzkoa bat eraiki, nazionalismo eraginkor eta integratzaile batetik abiatuta. EAJ-PNV osatzen dugun guztiok horretan ari gara dagoeneko. Prest gaude.

Interesgarriak:

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *