Pozik gaude Zarautzen lortutako emaitzekin eta Izaskun Bilbao Barandikari emandako babesarekin. Zarauztarrek gure alderdia egiten ari den lana baloratzen dutela uste dugu, eta emaitzok herriak gobernuan eskatzen duen estilo aldaketaren seinale direlakoan gaude.
Euskadiko zazpi lurraldeak aintzat hartuta, EAJ-PNV nagusitu da bozetan. Hauteskunde hauek ez dute historikoki interes handirik piztu gizartean, eta giro horretan EAJ-PNV osatzen dugun guztiok garrantzizko esfortzua egin dugu emaitza txukuna lortzeko. Dena den aipatutako giro horrek hausnartzera eraman behar gaitu, gure ekimen politikoa hobetzeko hausnarketa egitera, herriz herri.