Zarauztik mundura.

 

Zarautzek ‘Zarauztik Mundura’ ospatu zuen hirugarren urtez jarraian. Kulturen jaialdi berezia da, Udalak Eusko Jaurlaritzako Inmigrazio zuzendaritzarekin elkarlanean antolatutakoa, honako helburuekin: Zarautzek duen kultur aniztasuna eta aberastasuna erakustea eta, are garrantzitsuagoa, herrian bizi diren guztiontzat, bertan jaiotakoentzat zein kanpotik datozenentzat, topagune bihurtzea, elkar ezagutu eta oraindik egon daitezkeen hesi artifizial horiek apurtzeko.

Gaur egun, 2009ko iraileko datuen arabera, 1.463 atzerritar bizi dira Zarautzen, biztanlego osoaren %6,41. Nikaragua, Errumania eta Argentina dira jatorri nagusiak, baina guztira 53 herrialde desberdinetakoak badaude. Kopuruak gora egiten jarraitu du, baina hazkunde hori nabarmen apaldu da azken denboretan, gelditzeraino ia. Hala, 2008ko irailetik 2009ko irailera doan urtean, 67 pertsonakoa baino ez zen izan atzerritarren kopuruaren gorakada.

Primeran pasa genuen.

Interesgarriak:

2 comments

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *