AISA, ETORKINENTZAKO EUSKARA

Zarautzek euskaran lehen pausoak emateko aukera eskainiko die aurten ere beste herrialdetarik iritsitako bizilagunei, HABEk Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako Saileko Inmigrazio Zuzendaritzarekin lankidetzan antolatzen dituen AISA, harrera ikastaroen eskutik. Euskadin, bizi arren euskararekin harremanik izan ez duten pertsonak euskal gizartea hobeto ezagutzera eta hizkuntza ikastera bultzatzea du helburu AISAk.

Ikastaroak oso oinarrizkoak dira, iritsi berrientzat bereziki pentsatutakoak egokitzen has daitezen, eta azkarrak eta dinamikoak aldi berean. Agurrak, aurkezpenak, zenbakiak, familia, oinarrizko hiztegia eta euskal gizartearen hainbat berezitasun baliagarri ikasi ahal izango dituzte, horretarako prestatutako material bereziari esker: kirol zaletasuna, azoka…  Ariketetan gai horietako hiztegia eta oinarrizko ulermena (kaleko errotuluak, kartelak) landuko dira, batez ere. Informazio gehiago, zarauzko euskaltegian.

Interesgarriak:

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *