Nazioarteko emakumeen eguna.

 

Gaur emakumeen nazioarteko eguna ospatzen dugu. Zarautzen ere ekitaldi eta ekimen ugari ditugu. Azken udalbatzarrean honako adierazpena instituzionala onartu genuen. Badago bai, oraindik ere, gizon eta emakumeen arteko berdintasunearen alde egiteko, nahiz eta egun hau aspaldian finkatu.  

1911ko martxoaren 25a zen. Iluntzen ari zuen New Yorken, Manhattango Triangle Shirtwaist Factory fabrikan sua piztu zenean. Larunbata zen arren, emakumeak lanean ari ziren, bederatzi orduko lanaldia baitzuten asteko sei egunetan. Egun horretan 147 emakume hil ziren -oso gazteak denak-, sutatik ihes egin ezinik; lan-baldintzak hain ziren neurriz kanpokoak, non ezin baitzuten larrialdiko aterik ireki ere, haizea hartzera terrazara irten, eta zeukaten denbora baliotsua ez galtzearren. Gertaera tragiko horrek emakumeen mugimendu hasi berria hunkitu zuen, eta Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko sinbolotzat aukeratu zen.

Interesgarriak:

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *