Zarauzko Iñurritzako biotopoa.

Biotopoa berreskuratzeko lanak urria amaierarako
bukatuko ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak.
Zarauzko biotopoan lanak burutzen.
Gipuzkoako Foru Aldundiak gidatutako lan hauek Iñurritzako biotopoa berreskuratzeko eta ingurumen aldetik hobetzeko asmoarekin egin dituzte. Eta laster dira amaitzekoak. Hain zuzen ere, urria amaierarako lanak bukatuta egongo direla jakinarazi zuten ostiralean Zarauzko merkatuan egin zuten aurkezpenean Diputazioko arduradun politikoek. Iñurritzako erreka bazterrek eta hezeguneek izan duten itxuraldaketa horren atzean zer-nolako arrazoiak dauden jakinarazi nahi du orain Gipuzkoako Foru Aldundiak. Horregatik, Zarauzko Udalarekin elkarlanean erakusketa jarri du Merkatu Plazan (Kale Nagusitik sartu eta eskailerak igota dagoen gunean). Hilabete amaiera arte egongo da ikusgai atalez atal Iñurritzan egindako lanak azaltzen dituen erakusketa. Ostiralean ireki zuten erakusketa eta bertan izan ziren besteak beste, Rafael Uribarren Landa Ingurunearen Garapeneko diputatua eta Karlos Ormazabal Garapen Iraunkorreko diputatua. Iñurritza errekaren bi aldeetan zer lan egin dituzten azaltzen, berriz, Foru Aldundiko teknikari Jon Zulaikak jardun zuen.
Ezkerraldean, ur gezako gunea Itsasora begira jarriz gero, ezkerraldean dagoen eremuan baratzeak zeuden orain arte. Soroak jartzeko lursail egokia izan zedin betelana egin zuten bere garaian, eta ia mende bat iraun du horrela. Betelana egin aurretik errekaren maila berean zeuden lurrak eta mareen eragina izaten zuen eremuak. Orain, lehengo itxura erabat berreskuratu beharrean, Foru Aldundiari egokiago iruditu zaio ur gezako gunea sortzea. Zarautzek berezkoa duen lur mailara jaitsi dugu toki hau. Hemen pilatuko den ura duna azpian dagoen ur putzuarekin bat eginez, itsasoarekin elkartuko da. Dena den, ur bat bestea baino astunago denez, ur geza gainean geldituko da eta hori lortuta, landaredia berez sortuko da eremu honetan, lezkaria osatuz, azaldu zuen Zulaikak. Eskuinean, hainbat maila Errekaren eskuinaldean, beste modu bateko lur mugimenduak egin dituzte. Herriko ur zikinak araztegira eramateko alde horretan zegoen hodi handiak proiektua zaildu egin du. Lehen, betelana egindako eremuan zegoen hodia, eta orain, hango lurrak mugitu dituztenean, tokiz aldatu behar izan dute hodia ere. Zubi Ondotik araztegiraino doan bidearen ondora eraman dute hodia. Lehen bide hori oinezkoek eta ibilgailuek erabiltzen zuten, eremu bera partekatuz. Orain, berriz, oinezkoentzat soilik ibiltoki berria egingo dute. Bide horretatik errekara arte dagoen lur eremuari dagokionez, berriz, hainbat altueratako mailak sortu dituzte. Maila baxuenetan itsasoko mareak eragina izango dute; goieneko lursailetara, berriz, ez da iritsiko. Maila desberdinak jarri ditugu landaredia eta fauna aldetik aniztasun gehiago sortzeko. Eremu txikia baldin bada ere, aberastasun handia du, esan zuen Zulaikak bere azalpenetan. Zorionak guztioi egindako lanagatik !!!!!

Interesgarriak:

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *