Zarauzko Iñurritzako biotopoa.

Biotopoa berreskuratzeko lanak urria amaierarako
bukatuko ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak.
Zarauzko biotopoan lanak burutzen.
Gipuzkoako Foru Aldundiak gidatutako lan hauek Iñurritzako biotopoa berreskuratzeko eta ingurumen aldetik hobetzeko asmoarekin egin dituzte. Eta laster dira amaitzekoak. Hain zuzen ere, urria amaierarako lanak bukatuta egongo direla jakinarazi zuten ostiralean Zarauzko merkatuan egin zuten aurkezpenean Diputazioko arduradun politikoek. Iñurritzako erreka bazterrek eta hezeguneek izan duten itxuraldaketa horren atzean zer-nolako arrazoiak dauden jakinarazi nahi du orain Gipuzkoako Foru Aldundiak. Horregatik, Zarauzko Udalarekin elkarlanean erakusketa jarri du Merkatu Plazan (Kale Nagusitik sartu eta eskailerak igota dagoen gunean). Hilabete amaiera arte egongo da ikusgai atalez atal Iñurritzan egindako lanak azaltzen dituen erakusketa. Ostiralean ireki zuten erakusketa eta bertan izan ziren besteak beste, Rafael Uribarren Landa Ingurunearen Garapeneko diputatua eta Karlos Ormazabal Garapen Iraunkorreko diputatua. Iñurritza errekaren bi aldeetan zer lan egin dituzten azaltzen, berriz, Foru Aldundiko teknikari Jon Zulaikak jardun zuen.
Jarraitu irakurtzen