Estropadak

Gaur aurkeztu dugu Zarauzko bi ikurriñak. Estropadak bi saio izango ditu. Larunbatekoa arratsaldeko 6retan hasiko da eta igandekoa eguerdian. Hiru txanda izango ditu jardunaldi bakoitzak. Lehen jardunaldiko txanda banaketa San Miguel Ligako sailkapenaren araberakoa izango da. Ligako azken lau sailkatuak lehen txandan abiatuko dira, eta beste bi txandak osatzeko ere arau berbera erabiliko da.
Bigarren jardunaldian, txandak lehen jardunaldiko emaitzen arabera erabakiko dira. Honako hauek izango dira lehen jardunaldiko txandak: 1.go txanda: San Miguel Ligako 9., 10., 11. eta 12. postuetan sailkatutako ontziak. 2. txanda: 5., 6., 7. eta 8. postuetan sailkatutako ontziak. 3. txanda: 1., 2., 3. eta 4. postuetan sailkatutako ontziak. Zarauzko estropadako jardunaldi bakoitza puntuagarria izango da San Miguel Ligako sailkapen nagusiari begira, baina banderaren garailea eta sarien banaketa erabakitzeko bi jardunaldietako denboren batuketa hartuko da aintzat. Zarauzko Ikurrina izango da beste behin San Miguel Ligan saritan diru gehien banatuko duena, 60.000 euro, hain zuzen ere. 6.000€ko saria Zarauzko Ikurriñan Zarauzko estropadan bi atal dira aipagarri. Jardunaldiren batean Castroko ontziak 2008. urtean egin zuen denbora hobetzen duen ontziak 6.000 euroko gainsaria poltsikoratuko du. Marka hori ikusgarria da: 19.19.69. Horretaz gain, San Miguel Ligako liderrak ere sari berezia jaso du. Egun, Naturhouse Castro trainerua da Ligako liderra eta saria bere entrenatzaileak jaso du, Juan Mari Etxabe jaunak. Era berean, nabarmentzekoa da estropada eremuaren inguruan pantaila erraldoi bat jarriko dela zaleek estropada egokiago jarrai ahal izan dezaten. Aitenetxeko lorategian parrillada bat prestatuko da jardunaldi bakoitza bukatzen denean, bertan hegaluzea, piperrak eta San Miguel garagardoa dasta daitezke. Apustuentzat bi postu ipiniko ditu RETA etxeak eta Endesak ere postu bat ipiniko du txanoak banatzeko asmoarekin. Euskotren Ligaren amaiera Zarautzen emango zaio amaiera aurtengo Euskotren Ligari Zarautzeko Ikurriñarekin. Irabazleak Euskotren Saria irabaziko du, Lasarteko Miguel Angel Oribek egindako eskultura. Sari hau lehiaketa 3 urtez jarraian edo 5 urte sakabanatutan irabazten duenak eramango du betirako. Lehen jardunaldia 17:30tan hasiko da larunbatean eta igandean, 11:30tan, bigarrena. Gizonezkoetan bezala, emakumezkoetan ere Ikurriña bi jardunaldietara jokatuko da.

Interesgarriak:

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *