Errege Magoen kabalgataren bezperan, Bizar Zuri Zarauzko kaleetan barrena abiatzen da. Lege zahar Enparantzan denon eskutitzak jasotzen ditu.
Gabonetako argiak
Zarautzek ongietorri beroa eman zion ostiral gauean Gabonei. Murkil, Zarauzko Merkatarien Elkarteko zuzendaritzako kideek sakatu zuten argiak pizteko botoia, Marian Urkia presidentea buru zutela. Modu horretan argiak mantentzeko egiten duten ekarpena eskertu nahi izan ditu Turismo Bulegoak, eta baita urtean guztian zehar herriko kultur eta aisialdi agenda biziberritzeko antolatzen dituen ekimen desberdinak ere.
Energia-kontsumoa eta gastu ekonomikoa murriztearen aldeko apustua da aurtengo ezaugarri nagusia. Udalak sinatuta duen Aalborgeko konpromisoari jarraiki, Zarautz aitzindari izan da azken urteetan Euskadi mailan Gabonetako argietan kontsumo baxuko argiak sartzerakoan. Iaz, berriz, aurrerapauso handia eman zen, aurreneko aldiz, ikasleek Agenda 21eko eskolen osoko bilkuran egindako eskaerari erantzunez, iluminazio guztia LED motako mikro-bonbillekin osatu baitzuten.
El mejor regalo
Luces de Navidad 2009

