Parte-hartze buletina

 

Esku Zabalik, Gipuzkoako Foru Aldundiko Herritarren Partaidetzarako Bulegoak egindako buletin elektroniko berria da. Hilero egingo den buletin honek Lurralde Historikoan herritarren partaidetzaren inguruan garatzen ari diren ekimen ugariren berri emango du. Helburua da eztabaida prozesuak bultzatzen ari diren erakunde, elkarte eta eragile guztiek zuzenean ezagutu ditzatela gauzatzen ari diren esperientziak, horien alderdi positiboak eta negatiboak eta ondorioak, horretarako sare bat osatuz. Euskadin, Estatuan eta Europan gertatzen diren albiste nagusienen berri ere emango du. Kontentu gaude kaleratu dugun lehen zenbakiarekin, ea hurrengokoak nola dijoazten.

Jarraitu irakurtzen

Politika Orokorraren eztabaida

Markel Olano eta EAJ-PNV taldeko kide batzuekin.

Gipuzkoako egoeraren inguruko eztabaida hasi zuten atzo Batzar Nagusietan. Markel Olanok eman zion hasiera. Gaur beste alderdiei entzuteko garaia izan da. Oposizioko bozeramaileak oso kaskar aritu dira eta ez da berririk izan. Tristea benetan inongo planteamendu edo proiektu berririk ez entzutea. Diputatu Nagusia gaur gehiago gustatu zait atzo baino, eztabaida politikoan irabazi egiten du.

Jarraitu irakurtzen

Batu Gaitezen bideoa

Larunbat honetan aurkeztu genuen Victoria Eugenia antzokian gizon-emakume talde batek Batu Gaitezen ekimena. Oso ekitaldi hunkigarria izan zen eta ikusitako bideoak izugarrizko indarra du. Orain herriz herri, auzo guztietan aurkeztu nahi dugu ekimen honekin lortu nahi duguna: Giza eskubideak denontzat eta denona eta erabakitze eskubidea gure herriarentzat.

Jarraitu irakurtzen

BATU GAITEZEN

Batu Gaitezen ekimenaren aurkezpena. Markel Olano eta Eneko Goia. Donostia. 2010-10-02

Talde eragilea osatzen dugun gizon-emakumeak atzo plazaratu genuen, Gipuzkoako gizartearen aurrean, «Partekatzeko konpromisoak» izeneko agiria eta «BATU GAITEZEN: bakea eta erabakitzeko eskubidea» izeneko dokumentala. Donostiako Victoria Eugenia jendez gainezka zegoen eta une oso hunkigarriak bizi izan genituen Xabier Arzalluz eta J.J. Ibarretxe berriro ikusi eta  entzuterakoan. A ze garaiak bizi izan zituzten eta biziko ditugun !!!. Ekimen honek hasi besterik ez du egin.

 

Jarraitu irakurtzen

Markel Olano

Udako ikastaroa. Donostia. Cristina Uriarte, Markel Olano, Teresa Táboas eta Xabier Barandiaran

Gipuzkoa ahalegin handia egiten ari da bere politikagintza birformulatzeko.  Gipuzkoako Diputatu Nagusia, Markel Olanok, Donostiko udako ikastarotan aritu da gaur goizean.  Abian jarritako kultura politiko berria zertan datza eta egungo egoera politikoaren azterketa egin du. Diskurtso politiko sendoa du. Ikasturte politikoari ondo ekin dio.

Jarraitu irakurtzen

Saltokietan euskeraz !!!

Zarauzko merkatua

Zarauzko Udaleko Euskara Sailak herriko merkataritzan euskara bultzatu nahi du. Herriko dendetako hizkuntza paisaia eta ohiturak aldatzeko ahaleginaren barruan, lehen urratsa izan da ESKA EZAZU EUSKARAZ ! kanpaina. Okindegi, arrandegi, harategi eta fruta-dendetan jarri dugu martxan.  Herriko 60 denda baino gehiago bisitatu ditugu: 32 okindegi, 13 fruta-denda, 13 harategi eta 9 arrandegi. Eta inprimategian egindako kartelak banatu dizkiegu, ikusgai jartzeko. Karteletan, ogien, fruta eta barazkien, haragien edo arrainen izenak eta argazkiak datoz, kontsumitzaileak erosketak euskaraz egitera bultzatzeko. Izan ere, askotan kontsumitzaileok ez dugu jakiten nola esan produktu baten izena euskaraz, eta kartel horien bidez, produktu bakoitza euskarazko izen batekin lotuko dugu argazkiei esker.

Jarraitu irakurtzen

Herritarren partaidetza

Gipuzkoako Foru Aldundia. 2010-07-02. Seguran onartu dute Foru Araua.

Gipuzkoarrok ostiraletik aurrera badugu herritarren partaidetza arautzen duen eta partaidetzako ekimenen katalizatzaile izango den ekintza plan baten ildoak ezarriko dituen Foru Araua. Seguran egin zen Batzar Nagusien bilera ibiltarian onartu zen Araua EAJ, H1!, PSE/EE eta PPko batzarkideen babesarekin. Foru Arauaren ardatz nagusiak dira deliberaziozko partaidetza, autonomia teknikoa izango duen Herritarren Partaidetzarako Zuzendaritza berri bat sortzea, ekimena gauzatu dezaketen eragileei buruzko araudi hedagarria, eta Gizarte Kontseilu bat eta beste aholku organo batzuk inplikatzea, gerora erregelamendu bidez garatuko direnak. Lan handia izan da hau onartzea eta ospatzekoa da. Markel Olano, Gipuakoako Diputatu Nagusiak, bete du bere hitza. Foru Arau berritzaile bat aurkeztuko zuela esan zuen ikasturte honetan eta halaxe egin du. Kultura politiko berri baten ardatz garrantzitsua izango da arau berri hau.

Jarraitu irakurtzen