BATU GAITEZEN

Batu Gaitezen ekimenaren aurkezpena. Markel Olano eta Eneko Goia. Donostia. 2010-10-02

Talde eragilea osatzen dugun gizon-emakumeak atzo plazaratu genuen, Gipuzkoako gizartearen aurrean, «Partekatzeko konpromisoak» izeneko agiria eta «BATU GAITEZEN: bakea eta erabakitzeko eskubidea» izeneko dokumentala. Donostiako Victoria Eugenia jendez gainezka zegoen eta une oso hunkigarriak bizi izan genituen Xabier Arzalluz eta J.J. Ibarretxe berriro ikusi eta  entzuterakoan. A ze garaiak bizi izan zituzten eta biziko ditugun !!!. Ekimen honek hasi besterik ez du egin.

 

Jarraitu irakurtzen

Markel Olano

Udako ikastaroa. Donostia. Cristina Uriarte, Markel Olano, Teresa Táboas eta Xabier Barandiaran

Gipuzkoa ahalegin handia egiten ari da bere politikagintza birformulatzeko.  Gipuzkoako Diputatu Nagusia, Markel Olanok, Donostiko udako ikastarotan aritu da gaur goizean.  Abian jarritako kultura politiko berria zertan datza eta egungo egoera politikoaren azterketa egin du. Diskurtso politiko sendoa du. Ikasturte politikoari ondo ekin dio.

Jarraitu irakurtzen

Saltokietan euskeraz !!!

Zarauzko merkatua

Zarauzko Udaleko Euskara Sailak herriko merkataritzan euskara bultzatu nahi du. Herriko dendetako hizkuntza paisaia eta ohiturak aldatzeko ahaleginaren barruan, lehen urratsa izan da ESKA EZAZU EUSKARAZ ! kanpaina. Okindegi, arrandegi, harategi eta fruta-dendetan jarri dugu martxan.  Herriko 60 denda baino gehiago bisitatu ditugu: 32 okindegi, 13 fruta-denda, 13 harategi eta 9 arrandegi. Eta inprimategian egindako kartelak banatu dizkiegu, ikusgai jartzeko. Karteletan, ogien, fruta eta barazkien, haragien edo arrainen izenak eta argazkiak datoz, kontsumitzaileak erosketak euskaraz egitera bultzatzeko. Izan ere, askotan kontsumitzaileok ez dugu jakiten nola esan produktu baten izena euskaraz, eta kartel horien bidez, produktu bakoitza euskarazko izen batekin lotuko dugu argazkiei esker.

Jarraitu irakurtzen

Herritarren partaidetza

Gipuzkoako Foru Aldundia. 2010-07-02. Seguran onartu dute Foru Araua.

Gipuzkoarrok ostiraletik aurrera badugu herritarren partaidetza arautzen duen eta partaidetzako ekimenen katalizatzaile izango den ekintza plan baten ildoak ezarriko dituen Foru Araua. Seguran egin zen Batzar Nagusien bilera ibiltarian onartu zen Araua EAJ, H1!, PSE/EE eta PPko batzarkideen babesarekin. Foru Arauaren ardatz nagusiak dira deliberaziozko partaidetza, autonomia teknikoa izango duen Herritarren Partaidetzarako Zuzendaritza berri bat sortzea, ekimena gauzatu dezaketen eragileei buruzko araudi hedagarria, eta Gizarte Kontseilu bat eta beste aholku organo batzuk inplikatzea, gerora erregelamendu bidez garatuko direnak. Lan handia izan da hau onartzea eta ospatzekoa da. Markel Olano, Gipuakoako Diputatu Nagusiak, bete du bere hitza. Foru Arau berritzaile bat aurkeztuko zuela esan zuen ikasturte honetan eta halaxe egin du. Kultura politiko berri baten ardatz garrantzitsua izango da arau berri hau.

Jarraitu irakurtzen

Bidezko merkataritza

Zarauzko clown famatuarekin, bidezko merkataritzako azokan. Donostia. 10/05/08
Zarauzko clown famatuarekin, bidezko merkataritza azokan. Donostia. 10/05/08

Larunbat goizean, Gipuzkoako Foru Aldundiko aurrekaldean, bidezko merkataritza azoka bat izan zen. Horrelako ekimenak merkataritzak pobrezia errotik kentzen laguntzen du, eta eginkizun horretan garapenerako lankidetza erabiltzen du erreminta bezala. Gutxi gorabehera, 2.700 milioi pertsona eguneko 1,5 € baino gutxiagorekin bizi da. Bidezko merkataritzak 5 milioi pertsonek bizitza duina izan dezaten laguntzen du. Benetan interesgarria, ekitaldiz jositako goiza atzo Gipuzkoako Plazan. Datu batzuk ikasi nituen eta azukrea erosi.  Informazio gehiago:

Jarraitu irakurtzen

PSOEren bakea.

Bakea
Bakea

Gipuzkoako Diputazioak biktimen planarekin aurrera egin nahi badu, Espainiako bandera onartu beharko du. Horixe esan dio Gipuzkoako Batzar Nagusietako PSE-EEko bozeramaileak Markel Olanori. EAEko Auzitegi Nagusiak aste honetan adierazi du banderaren inposaketa salatzen duen xaflak ez duela banderen legea urratzen, baina berdin dio. Demokrazian sinesten dugunok, egunero besteen iritziak errespetatzen ditugunok eta tolerantzia egunero praktikatzen dugunok harrituta utzi gaitu PSE-EEren jarrerak. Ez da posible. Nola liteke biolentziaren biktimak horrela nahastea eztabaida politikoan? Aspaldian sozialista alderdiko bati zera esan nion: abertzaleok, gure herria maite dugunok, eta herrigintzan egunero dihardugunok, ez dugu inoiz barkatuko ETAk herri honi eragindako mina eta sufrimendua, baina ez dugu ahaztuko ere batzuen maltzurkeria eta erabilpena. Oso minduta nago.

Jarraitu irakurtzen

Euskeraren etorkizuna sarean

Informatika

Gaurko Urola-Kostako Hitzak oso erreportai intesgarria dakar Onintza Letek idatzia. Mundua II, sarean. Nola ari den gure mundua aldatzen, euskararen etorkizuna internet sarean eta egin beharreko lana etorkizunera begira aztertzen dute barruko bi orrialdetan. Imanol Epelde zarauztarra eta Maite Goñi Ordiziako Jakintza ikastolako irakasleek asko dakite gaia hauetaz eta sakon ari dira lantzen teknologi berrien erabilpena irakaskuntzan. Gazteak ez  direla libertitzen euskerarekin sarean, esan diote Zarauzko Antonianoko ikasleek Imanoli orain dela gutxi pasatako galdeketa batean. Ikerketaren emaitza batzuk argitaratu ditu Zuzeu albistarian irakasle zarauztarrak. Benetan interesgarria.

Jarraitu irakurtzen

Con las victimas del terrorismo

Zarautz con las victimas del terrorismo.
Zarautz con las victimas del terrorismo. La Rosaleda. 2010/04/25

Esta mañana, como viene siendo habitual durante los últimos cuatro años, el Ayuntamiento de Zarautz, ha organizado un acto para recordar a todas las víctimas del terrorismo y en especial a las vinculadas a nuestro pueblo. Algunas de ellas han tomado parte en el homenaje, como varios familiares del edil del PP José Ignacio Iruretagoyena, asesinado en este pueblo en 1998, y el periodista Gorka Landaburu, quien resultó herido en 2001 por un paquete bomba. Le he saludado también, a la siempre atenta Marixabel Lasa, directora del Servicio de Atención a las Víctimas del Terrorismo del Gobierno Vasco y a la presidenta de las Juntas Generales de Gipuzkoa, Rafaela Romero, que por segunda vez este fin de semana, estaba en el pueblo.  Ayer estuvo en la reinauguración del Zazpi y hoy ha estado con nosotros.

Jarraitu irakurtzen