Iñaki libre !!!

Iñaki !!!!. Gaur zutaz gogoratu naiz. Euskal gizartearen gehiengo osoak aspalditik bazekiena berretsi besterik ez du egin epaiak: Egunkaria ixtea bidegabekeria larria izan zela, eta auzi bidegabe horren barruan auzipetutako guztiak errugabeak zinetela. Aurrerantzean, zuen izena zikindu eta zuen duintasuna zalantzan jartzeko asmoa dutenek ez dute dagoeneko heldulekurik edukiko. Espero zen albistea izanagatik, poztasuna ez da txikiagoa.

Jarraitu irakurtzen

KALITATE TURISTIKOAREKIN KONPROMETITUTA

2007 eta 2008an egin bezala, Zarauzko Turismo Bulegoak kalitate turistikoaren ziurtagiriak banatu genituen orain dela astebete  Aiten-Etxe jatetxean izan zen ekitaldi berezian.  Herriko hamaika establezimenduk Kalitate Turistikoarekiko Konpromisoaren Ziurtagiria jaso zuten, Europar Batasunak ezartzen dituen estandarrak betetzen dituztela frogatuz. Oso ekitaldi berezia izan zen. Bideoa polita eta Miren Fernandez, beti bezala, oso ondo abestu zuen. Aurtengo honetan, ostatuen esparruan, Olatu hotela, eta Musika Plaza eta Lagunak pentsioak; jatetxeen esparruan, Lagunak, Aiten-Etxe eta Talaiberri txakolindegia; kirol zerbitzuei dagokionean, Zarauzko Surf Eskola eta Pukas Surf Eskola; Pukas Surf dendak, Arribati izozki dendak, eta Otorduk (etxez-etxeko janaria) ere jasoko dute bereizgarria. Zorionak eta segi horrela,

Jarraitu irakurtzen

Zarauztik mundura.

 

Zarautzek ‘Zarauztik Mundura’ ospatu zuen hirugarren urtez jarraian. Kulturen jaialdi berezia da, Udalak Eusko Jaurlaritzako Inmigrazio zuzendaritzarekin elkarlanean antolatutakoa, honako helburuekin: Zarautzek duen kultur aniztasuna eta aberastasuna erakustea eta, are garrantzitsuagoa, herrian bizi diren guztiontzat, bertan jaiotakoentzat zein kanpotik datozenentzat, topagune bihurtzea, elkar ezagutu eta oraindik egon daitezkeen hesi artifizial horiek apurtzeko.

Gaur egun, 2009ko iraileko datuen arabera, 1.463 atzerritar bizi dira Zarautzen, biztanlego osoaren %6,41. Nikaragua, Errumania eta Argentina dira jatorri nagusiak, baina guztira 53 herrialde desberdinetakoak badaude. Kopuruak gora egiten jarraitu du, baina hazkunde hori nabarmen apaldu da azken denboretan, gelditzeraino ia. Hala, 2008ko irailetik 2009ko irailera doan urtean, 67 pertsonakoa baino ez zen izan atzerritarren kopuruaren gorakada.

Primeran pasa genuen.

Jarraitu irakurtzen

AISA, ETORKINENTZAKO EUSKARA

Zarautzek euskaran lehen pausoak emateko aukera eskainiko die aurten ere beste herrialdetarik iritsitako bizilagunei, HABEk Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako Saileko Inmigrazio Zuzendaritzarekin lankidetzan antolatzen dituen AISA, harrera ikastaroen eskutik. Euskadin, bizi arren euskararekin harremanik izan ez duten pertsonak euskal gizartea hobeto ezagutzera eta hizkuntza ikastera bultzatzea du helburu AISAk.

Jarraitu irakurtzen

Mokoroako txakoliña.

Zarauzko txakoliña

Gaur Urteta auzora joan naiz, Eugenio Ezenarro gonbidatuta.  Ziri, Getariako Txakolinaren Kofradiak antolatuta, 2009ko uzta berriaren aurkezpen ekitaldia egin da gaur eguerdian Zarauzko Mokoroa txakolindegian.  Bertako enologoa den Domingo Arinak aurkeztu ditu bere ezaugarriak. Kopa eskuan, txakolinak txinparta eta freskotasuna, garraztasun puntua izan behar duela gogorarazi du. Kortaburu izeneko baserri polita ikusi dut eta mokoroa izeneko senide guztiei zoriondu egin diet orain arte eginiko lanagatik. Horrela jarraitu  !!.

 

Jarraitu irakurtzen

El sentido y la sensibilidad usurbildarra.

 

El biotopo de Zarautz

Dando vueltas a los últimos acontecimientos en torno a la gestión de residuos en Gipuzkoa, en concreto al debate sobre el sistema de recogida puerta a puerta de Usurbil, ha asomado a mi cabeza el título de una película de Ang Lee, Sentido y sensibilidad, basada en una novela de Jane Austen. Y no porque haya ninguna relación temática entre una cuestión y la otra, sino porque lo que ha demostrado recientemente el alcalde de Usurbil al proponer una moratoria para la construcción de la incineradora es precisamente eso: una falta de sentido (común) y sensibilidad alarmantes.

Jarraitu irakurtzen

Nazioarteko emakumeen eguna.

 

Gaur emakumeen nazioarteko eguna ospatzen dugu. Zarautzen ere ekitaldi eta ekimen ugari ditugu. Azken udalbatzarrean honako adierazpena instituzionala onartu genuen. Badago bai, oraindik ere, gizon eta emakumeen arteko berdintasunearen alde egiteko, nahiz eta egun hau aspaldian finkatu.  

1911ko martxoaren 25a zen. Iluntzen ari zuen New Yorken, Manhattango Triangle Shirtwaist Factory fabrikan sua piztu zenean. Larunbata zen arren, emakumeak lanean ari ziren, bederatzi orduko lanaldia baitzuten asteko sei egunetan. Egun horretan 147 emakume hil ziren -oso gazteak denak-, sutatik ihes egin ezinik; lan-baldintzak hain ziren neurriz kanpokoak, non ezin baitzuten larrialdiko aterik ireki ere, haizea hartzera terrazara irten, eta zeukaten denbora baliotsua ez galtzearren. Gertaera tragiko horrek emakumeen mugimendu hasi berria hunkitu zuen, eta Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko sinbolotzat aukeratu zen.

Jarraitu irakurtzen