Iñaki libre !!!

Iñaki !!!!. Gaur zutaz gogoratu naiz. Euskal gizartearen gehiengo osoak aspalditik bazekiena berretsi besterik ez du egin epaiak: Egunkaria ixtea bidegabekeria larria izan zela, eta auzi bidegabe horren barruan auzipetutako guztiak errugabeak zinetela. Aurrerantzean, zuen izena zikindu eta zuen duintasuna zalantzan jartzeko asmoa dutenek ez dute dagoeneko heldulekurik edukiko. Espero zen albistea izanagatik, poztasuna ez da txikiagoa.

Erabakiak justizia egiten duela esatea askotxo esatea da, ordea, zazpi urte luze pasa behar izan direlako, euskararen alde sekulako lana egin zuen kazeta modu prebentiboan itxi zutelako, eta horrek auzipetuei, langileei eta senitarteko eta lagunei eragindako kalte pertsonal, ekonomiko eta sozialak sekulakoak izan direlako. Atzera bueltarik ez dute, kasu askotan.

Jakin ezazu alboan izango gaituzula kalte guzti horien erreparazioa, eta auzi honen atzean dauden botereei erantzukizuna eskatzerakoan. Halaber, gure elkartasuna eta berotasuna helarazi nahi dizkizugu oraindik bukatu gabe dagoen auzi ekonomikoari begira.

Gozatu eguna,

Interesgarriak:

1 comment

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *