Muñecas

Argentinako María Servini de Cubría epaileak Zarautzen eta Tolosan atxilotuak torturatzeagatik inputatu du Jesús Muñecas Aguilar. Muñecasek Andoni Arrizabalaga torturatu zuen 1968an. Bere anaiek, Zarautzen ikusi ahal izan zuten Arrizabalaga –“ez zuen gizakia ematen”– eta Muñecasek irribarre ziniko batez zera esan zien: “Hori gertatzen zaio kolaboratu nahi ez duenari”. Azken aldi honetan bere anaiari elkarrizketa ugari egin diote gertatutakoa salatzeko. Zarautzen, Andonik kale nagusiko guardia zibileko kuartelean pasatakoa, ondo dakite beste zarauztar askok. Ondorengo bideoan, Joakin Landak, bere bizipenak adierazten digu. Zur eta lur gelditu naiz kontatzen dituenak entzutean. Tortura bizipen guzti hauek ezin dira ahaztu eta beharrezkoa da, herriz herri, giza eskubideen udal batzordeak abian jartzea memoria ere lantzeko. Badugu oraindik zer egin ondorengo oinarrizko printzipio orokor hau onartu ezkero.

Etorkizuneko bake eta bizikidetzak eskatzen dute indarkeriaren bidegabekeria aitortzea, egindako mina eta biktimen duintasuna onartzea, biktima guztiek merezi baitute egia, justizia eta erreparaziorako eskubidea.

Interesgarriak:

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *