ATEZ-ATEKOAREN ERABAKIA HERRITARREN ESKU

Atez ate Zarautzen.

Biharko Plenoa oso garrantzitsua izango da zarauztarrontzat. Eztabaidagai dauden mozioen artean, iritzi honekin batera zintzilikatutakoa izango da eztabaidagai. Bertan, gure alderdiak eskaera argia egiten dio Zarauzko Udaleko Tokiko Gobernuari:  lehenbailehen zaborren atez-ateko bilketaren inguruan herri kontsulta egitea, eta kontsulta horren emaitza errespetatzea. Galdera zehatza proposatu dugu, nahasmenik izan ez dadin.

Legealdi honetan dagoeneko bi aldiz izan dugu atez-atekoa hizketagai Plenoan. EAJtik behin eta berriro eskatu diogu alkateari eta Bilduren Gobernuari gai honen inguruan beraien jarrera argitzeko, eta azaltzeko argi eta garbi zer asmo zuten. Baina haiek nahiago izan dute ezkutuan aritu, zarauztarrei eta gainerako alderdi politikoetako ordezkariei bizkarra emanda, inolako argibiderik eman gabe: horrela, 14.000 euroko ikerketa enkargatu zuen dekretu bidez, eta eskutitz bat sinatu zuten atez-atekoaren alde Udalaren izenean. Dena herriagatik, baina herria gabe. Hori da despotismo ilustratuaren adibiderik garbiena.

Orain, Bilduko agintariek Donostiako prentsaurreko batean esan dute atez-atekoa ezarriko dutela Zarautzen. Bertan ez zegoen Zarauzko ordezkaririk. Zarauzko alkatea ez dute oso toki onean utzi, behintzat. Errespetu falta handia iruditzen zaigu. Uste dugu eztabaida mahai gainean dagoela, argudioak ere bai, eta herritarrek behar adina argudio eta informazio dauzkatela erabaki bat hartzeko. Bada garaia hitza haien esku uzteko, eta hori da hain justu mozioarekin bilatzen duguna. Gauza asko argituko dira bihar, nahiz eta alkateak gaur gauean bere iritzia  Diario Vascon kaleratu.

Atez ateko mozioa

 

Interesgarriak:

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *